Valdespina jauregia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Kategoria bat zehaztu: Ermuko eraikinak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
'''Valdespina jauregia''' [[Ermua]]n dagoen XVII. mendeko jauregia da. Gaur egun herriko udaletxea da.
 
Biz­kaiko ar­kitek­turako al­txorretako bat da.<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=Juan|abizena=Apaolaza|urtea=2003|izenburua='Euskal Herria' entziklopedia enblematikoa: Euskal artea III.|argitaletxea=Open Data Euskadi. Etor-Ostoa. Eusko Jaurlaritza|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=|url=http://opendata.euskadi.eus/katalogoa/-/euskal-herri-enblematikoa-entziklopedia-euskal-artea3/|sartze-data=2017-09-30}}</ref> [[Andrés Orbe Larreategi]] ar­tzapez­pikuak bere jaioterrian eraiki behar zen jauregi baten diseinua [[Loiolako santutegi]]ko eraikuntza‑la­netan itzal handiko maisu nagusi gisa aur­kituko dugun [[Sebastian Lekuona]] ar­kitek­toari eskatu zion, berehala [[Elgoibarko udaletxea|Elgoibar­ko udale­txeatxearen]]ren diseinugile modura ere gogoratu behar­ko dugun honi, alegia. Loiolako lanetan buru‑belarri ari zelarik Orbe go­tzainak (1729) deitu zion bere jauregiaren eta Ermuko elizaren dorrea eraiki zi­tzan. Egitasmo honetan, [[1733]]ko abenduan zendu zen arte jardun zuen Lekuonak, ardura honetan bere koinatua zen Jose Zuaznabarrek ordez­katu zuelarik.<ref name=":0" />
 
== Ezaugarriak ==
Ermuko jauregia, jauregi solte handi bat da, [[oinplano]] karratua eta hiru solairutako al­txaera, [[ganbara]] gainean duela. [[Paramentu|Paramentuak]]ak hondar‑harri errez egina ditu, bere fa­txada nagusian ia dena [[harlandu]] isodomoz eta gainerako fa­txadak harlangaitz zarpeatuz, er­tzetan kuxinduriko harlanduak dituztela. Lau isurial­deko teilatuz eta [[Linterna (arkitektura)|linter­nanadun]]dun kupulaz estal­tzen da. Fa­txada nagusiari ate burudun bat ikusten zaio, lerronahasiz­ko baketoiez apaindua eta saihe­tsetan mol­duraturiko bi leiho; goieneko bi solairuetako bost kaleetan mol­durez, gir­nal­daz eta oxkar zatituz zoragarriro apainduriko ukondoetan eskoratuta daude bal­koiak. Fa­txada honen er­tzetan Orbe eta Larreategitarren bi armarri berdin‑berdin daude. Harriz­ko erlai­tzetan landare gaiak dituzten harburuak ditu.<ref name=":0" />
 
== Erreferentziak ==