Utrechteko Ituna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:The Treaty of Utrecht.jpg|thumb]]
'''Utrechteko Ituna''' [[Espainiako Ondorengotza Gerra|Espainiako Ondorengotza edo Erregetzarako Gerrari]] amaiera eman zion hitzarmen-saila izan zen. Itunaren ondorioz, [[Espainia]]k Europan zituen lurraldeak galdu zituen: [[Menorca]], [[Gibraltar]], [[Sizilia]], [[Napoli]] eta [[Sardinia]], besteak beste. [[Filipe V.a Espainiakoa|Filipe V.a]] Espainiako eta Ameriketako kolonietako errege izatea onartu zen Utrechteko Itunean, baina [[Frantziako Erresuma|Frantziako koroan]] zuen eskubideari uko egin behar izan zion. [[Britainia Handia]] irten zen ondoen, jaso zituen lurraldeez gainera, ordu arte Espainiak zuen [[esklabotza|esklaboen]] salerosketaren monopolioa eta itsasoko merkataritzaren nagusitasuna lortu baitzuen.
 
Lurraldeei dagokienez, Frantziak galera handirik izan ez bazuen ere, Europako herrialde nagusia izateko aukera galdu zuen. [[Rastatteko Ituna|Rastatteko Bakearekin]] (1714) amaitu zen Utretchteko Ituna. Bake-hitzarmen horren ondorioz, Frantziak Ingalaterrari [[Akadia]], [[Ternua]] eta [[Hudson badia|Hudsoneko badiako]] lurralde eta itsasaldeak eman zizkion; hala, leku haietako arrantza-guneak galdu zituzten euskal arrantzaleek.
16. lerroa:
Frantziaren eta Austriaren arteko gerrak aurrera jarraitu zuen, harik eta inperioaren porrotek Karlos VI.a Utrechteko erabakiak onartzera behartu zuten arte ([[Rastatteko Ituna]]; 1714). Bake haren bidez, enperadoreari itzuli zitzaizkion frantsesek Alemanian egin zituzten azken konkistak, [[Espainiar Herbehereak]], [[Milanerria]], [[Napoliko Erresuma|Napoli]], [[Sardiniako Erresuma|Sardinia]] eta [[Toskanako Presondegiak]].
 
[[Fitxategi:Sitio-barcelona-11-septiembre-1714.jpg|thumb|300px|leftezkerrera|<small>[[1714]]ko irailaren 11n borboitar tropek [[Bartzelona]] hartu zuten.</small>]]
[[Katalunia]]ko auzia ere aipatu zuten Utrechten. Enperadorea saiatu zen lehenbizi Aragoiko erreinua eskuratzen, baina gainerako herrialdeek kontra egin zioten eta, azkenean, katalanak abandonaturik utzi zituen, nahiz eta haiek artean borrokan jarraitzen zuten.
 
Utrecheteko Itunak hainbat ondorio izan zituen. Frantziak Europan zuen nagusitasuna, Luis XIV.ak gogor gorde nahi izan zuena eta [[Westfaliako bakea|Westfaliako oreka]] apurtu zuena, galdu egin zuen. Izan ere, Frantziaren mugak aldatu ez ziren arren, kolonia asko galdu zituen. Luis XIV.a, hala ere, pozik gelditu zen bere iloba Espainiako erregetzara iritsi zenean. Espainia izan zen galera gehien izan zituena, Europako lurralde guztiak galdu baitzituen, baina Iberiar Penintsulako eta Ameriketako lurraldeak gorde zituen. Dena dela, azken horietan ere izan zituen galerak, Britainia Handiari hainbat eskubide eman behar izan baitzizkion ordainetan. [[Britainia Handiko Erresuma]] izan zen itun hartatik etekin hoberenak atera zituena. Europako oreka osatzen zen bitartean, berak aukera izan zuen itsasoz haraindiko inperioa zabaltzeko, ontzidia indartzeko eta merkataritza harremanak mundu osora hedatzeko. Baina Europako orekaren arima ez zegoen oinarri sendoen gainean eraikia, ezta goi mailako arrazoi moraletan ere. Hala, Europako orekaren garaia ([[XVIII. mendea]]) gerra garaia izan zen.
 
Utrechteko sistemaren osagarri izan ziren [[Passarowitzeko Ituna]] Ekialdeko Europan eta [[Stockholmeko itunak|Stockholm]]-[[Nystadeko bakea|Nystadekoak]] iparraldean. [[Otomandar Inperioa]] eta [[Suedia]] izan ziren galtzaileak eta haien hondarrekin irabazleak nolabaiteko oreka egiten saiatu ziren.