Ussherren kronologia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Annales Veteris Testamenti page 1.jpg|thumb|''Annales Veteris Testamenti'' lehen orrialdea (latinez)]]
[[ImageFitxategi:Annals of the World page 1.jpg|thumb|''Annals of the World'' lehen orrialdea (ingelesez)]]
'''Ussherren kronologia''' [[James Ussher]]rek [[Biblia]]ren irakurketan oinarritutako XVII. mendeko munduaren historiaren [[kronologia]] da.
 
== Munduaren sorrera ==
K.a. 4004ko [[urriaren 23]]an, goizeko 09:00etan, [[mundu]]a sortu zen, James Ussher (1581-1656) artzapezpiku [[irlandar]]raren arabera<ref name=aa>Nagore Irazustabarrena, [http://www.argia.com/argia-astekaria/2162/bai-mundu-berria «Bai mundu berria!»], ''Argia'', 2008-12-07, CC-BY-SA lizentzia</ref>.
 
Ussherrek bere kronologia osatu eta argitaratu baino lehen, dagoeneko baziren mende batzuk aditu katolikoak [[Lurra]]ren adinari buruzko ikerketan eta eztabaidan zebiltzala. Biblian jasotakoak literalki hartuta atzera eginez kalkulatzen zuten [[jainko]] kristauak mundua, bizitza eta gizakia sortu zitueneko lan-astea. Eta gehienek K.a 4000. urtearen inguruan ipini zuten munduaren jaioturtea: [[Bede]]k 3952.ean, [[Scaliger]]rek 3949.ean, [[Johannes Kepler]]rek 3992. urtean eta [[Isaac Newton]]ek 4000. biribilean. Baina [[Armagh]]eko artzapezpikuak Dionisiok ''[[Anno Domini]]'' egutegi sisteman egindako akatsa kontuan izan zuen eta, Jesukristo K.a 4. urtean jaio zela kalkulatu ondoren, 4004. urtea aukeratu zuen<ref name=aa></ref>.
 
== Kreazioaren urtaroa ==
[[Kreazio]]a zer urtarotan gertatu zen ere eztabaida teologiko sakona izan zen Ussherren garaian. [[Babiloniar Inperioa|Babiloniarren]], [[kaldea]]rren eta beste kultura batzuen kronologiak udaberrian hasten zirenez, hainbat adituk horren alde egin zuten. Beste batzuek ordea –Ussherrek barne– [[udazken]]ean izan zela uste zuten, judutarren urtea orduan hasten baitzen. Irlandarrak gehiago zehaztu zuen: udazkeneko [[ekinokzio|ekinozioaren]] inguruko igande batez izan zen. Igandea zen [[Jainko]]ak zazpigarren egunean atseden hartu zuelako. Judutar tradizioan atseden eguna larunbata da eta, hortaz, jainkoak sei eguneko lana aurreko igandean hasi zuen. Ziuraski [[Johannes Kepler|Keplerren]] ''[[Tabulae Rudol-phinae]]'' (1627) taula astronomikoak eskura zituela, ekinozioa [[urriaren 25]]ean –asteartea– izan zela eta, beraz, sortzailearen lanak bi egun lehenago hasi zirela ondorioztatu zuen<ref name=aa></ref>.
 
== Teoriaren eragina ==
Ussherren mundu gaztea bitxikeria baino ez da gaur egun, baina bere garaian [[Biblia]]n jasotakoak erabateko egiatzat jotzeak eliza katolikoaren eta zientziaren arteko bereizketa areagotzea baino ez zuen ekarri. Eta bereizketa horrek, besteak beste, hainbat zientzialari [[su]]tara bidali zituen<ref name=aa></ref>.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
== Sakontzeko ==
* Ussher, J, 1650. ''Annals of the World: James Ussher's Classic Survey of World History'' ISBN 0-89051-360-0 (Modern English republication, ed. Larry and Marion Pierce, Green Forest, AR: Master Books, 2003)
* James Barr, 1984–85. "Why the World Was Created in 4004 BC: Archbishop Ussher and Biblical Chronology", ''Bulletin of the John Rylands University Library of Manchester'' '''67:'''575–608
* William R. Brice, 1982. "Bishop Ussher, John Lightfoot and the Age of Creation", ''Journal of Geological Education'' '''30:'''18–24.