Usenet: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Kategoria:Anglizismoak gehitua HotCat bitartez
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Usenet''' [[ordenadore]]etan eztabaida banatuak emateko mundu osoan eskuragarri dagoen sistema bat da. [[UUCP]] [[dial-up sarea]]ren arkitekturaren baitan garatu zen. [[Tom Truscott]] eta [[Jim Ellis]]ek ideia garatu zuten [[1979]]an, eta [[1980]]an hasi zen lanean. Erabiltzaileek mezuak irakurri eta bidali ahal zituzten (artikulu edo bidalketa gisa izendatuak, eta kolektiboki, albisteak) kategoria batera edo gehiagora, [[newsgroup]] izena ematen zitzaiona. Usenetak [[bulletin board system]] (BBS) baten antza zuen hainbat aspektutan eta gaur egungo [[Internet]] [[foro (Internet)|foroetako]] aurrekaria da hainbat aspektutan. Useneta, kanpotik, [[e-posta]] eta foroen arteko nahasketa bat dela pentsa daiteke. Eztabaidak multzoka agertzen dira, BBS eta foroetan bezala, baina bidalketak zerbitzarian sekuentzialki gordetzen dira.
 
Usenetak duen beste alde bat BBS edo foroekiko da ez dagoela [[zerbitzari]] zentralik edo kudeatzaile dedikaturik. Usenetak zerbitzari konglomeratu handi eta aldakor batean gordetzen dira, eta batak besteari mezuak bidaltzen dizkiote, jario izena ematen zaion sistemarekin. Norbanakoak mezuak eta bidalketak irakuri ditzake zerbitzari lokal batetik, Usenet zerbitzu komertzial batetik, euren Internet zerbitzuaren kudeatzailearen aldetik, edo bere etxean, lantokian edo Unibertsitatean duen zerbitzari batetik.
 
[[Kategoria:Interneten historia]]