Uruguaiko Aireko Armadaren 571 hegaldia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
53. lerroa:
 
Fuselaje barruan geratu ziren bidaiariak bere eserlekuetan hestututa geratu ziren aurreko aldean. Askok traumatismo entzefalo-kraneano delakoa izan zuten eta hil egin ziren, baina beste batzuk ezin atera geratu ziren. Gezurra badirudi ere, bidaiari batzuk ez zuten ezer izan. Izan ziren zauri larriak izan zituztenak eta haietako batzuk ondorengo orduetan hil ziren. [[Marcelo Pérez]], errugbiko ekipoaren kapitainak, antolatu zituen indarrak zaurituta edo ezin atera zeudenei laguntzeko eta fuselajea prestatu zuten gauerako. Bat fuselajearen atzeko aldetik atera eta, ezer asko ikusi gabe, hil zorian zegoen pilotuarengana inguratu zen. Lagurarak ura eskatu zion eta laguntzaileak elurra eman zion ahora. Zera esan zion:
* Apuntatu ezazu. Curicón gaude, apuntatu... - Eta Lagurarak kabinatik bere pistola hartu eta berari tiro egiteko eskatu zion. Baina hori ez zen gertatu.
 
[[Julio Ferradas]] pilotua buruko kolpe baten ondorioz hil zen eta [[Dante Lagurara]] kopilotua, berriz, gau osoan hilzorian egon ondoren hil zen, hurrengo goizeko egunsentian.
100. lerroa:
Carlos Garciak hiru helikoptero Bell UH-1 eskatu zituen eta ziztu bizian joan ziren Los Maitenes de Curicóra erreskatea antolatzeko. Arazo handi bat zegoen, behe lainoa itxia baitzegoen; erreskatea bertan behera uztea komeni zen, baina, egoera hartan, aurrera jarraitzea erabaki zuten.
 
Los Maitenesera iritsi zirenean, Parrado eta Canessa elkarrizketatu zituzten. 12:00etarako, behe lainoa altxatu zen eta Parrado izan zen helikopteroen gidari. García buru zen UH-89an igo zen eta SAR (Erreskaterako Aire Zerbitzua) ekipo bat zeraman Massaren UH-91 zetorren atzetik. Hirugarren aparailua erreserban geratu zen zain. Inguru guztia kazetariz betetzen hasi zen.
 
UH-89 eta UH-91 zailtasunez iritsi ziren korronte beroak zeuden garaierara, baina istripua izan zen lekua bistaratu zuten azkenean. Aurkitu berriek salto egin zuten pozez, baina pilotuek garbi ikusi zuten erreskatea oso zaila izango zela, malkar batean baitzeuden.
194. lerroa:
[[2007]]an, telebista txiletarrak [[Sergio Catalán]] mandazain txiletarra entrebistatu zuen. Aldakan zuen gaitzak baliaezin utziko zuen, baina prentsan argitaratu zenean, Canessa doktoreak eta Andeetan biziraun zutenak laguntzera etorri zitzaizkion, hari zor ziotena handia baitzen oso.
 
[[Roberto Canessa]] kardiologo ezaguna da gaur.
 
Malkoen Bailadan oraindik aurki daiteke desastre haren arrastoren bat, fuselajearen hondarrak, hego zatiak, gurutzea...