«Uruguai»: berrikuspenen arteko aldeak

12 bytes added ,  Duela 2 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
| armarri_irudi = Coat of arms of Uruguay.svg
| lema_nazional = Libertad o Muerte<br />(Askatasuna ala Heriotza)
| ereserki_nazional = Orientales, la Patria o la tumba<br />[[Fitxategi:United States Navy Band - National Anthem of Uruguay (complete).ogg|centererdian|250px]]
| mapa_irudi = Uruguay (orthographic projection).svg
| hiriburu = [[Montevideo]]
 
== Geografia ==
[[Fitxategi:Uruguay_T2.png|thumb|leftezkerrera|150px|Satelite irudian]]
Kontinenteko lur eremua 176.214&nbsp;km² eta jurisdikziopeko urak eta [[uharte]] txikien eremua 142.199 izanik, Uruguai Hego Amerikako bigarren estatu burujabe txikiena ([[Surinam]]en ondoren) eta hirugarren lurralde txikiena da ([[Guyana Frantsesa|Frantziar Guyana]] da txikiena). Lurraldea [[ordoki|zabaldi]] gorabeheratsuek eta mendilerro txikiek (''cuchillas'') osatzen dute, itsasertzeko ordoki emankorrarekin. [[Ibai]] ugariek herrialdea egituratzen dute, lau ibai arro edo deltaz osatua: [[Rio de la Plata|Río de la Plata]], [[Uruguai ibaia]], Laguna Merín eta Negro ibaia (lur barneko handiena). Atlantikoaren itsasertzean [[aintzira]] ugari daude. Gailurrik altuena [[Cerro Catedral (Uruguai)|Cerro Catedral]] da (513,66 m), Sierra de Carapé mendilerroan kokatua.
 
=== Mugak ===
 
=== Klima ===
Klima epel hezea du Uruguaik, [[Ozeano Atlantikoa]]ren eragin handia duena. Montevideon hilabete hotzeneko (uztaila) batez besteko tenperatura 12,5 &nbsp;°Ckoa da eta beroenekoa (urtarrila) 22,6 &nbsp;°Ckoa. Kostaldean udako eta neguko batez besteko hozberoaren gorabehera txikiagoa da. 1.000-1.200&nbsp;mm euri izaten dira urtean zehar; hilabete euritsuenak martxoa, apirila eta iraila dira, eta, oro har, euri gehixeago izaten da iparraldean hegoaldean baino.
 
== Historia ==
 
=== Uruguai burujabea ===
[[1830]]ean onartu zen lehen konstituzioa, eta [[Fructuoso Rivera]] hautatu zuten errepublikako lehendakari. Riveraren gobernuak [[Juan Antonio Lavalleja|Lavallejaren]] matxinadei ([[1832]] eta [[1834]]), [[txarrua]] indiarren erasoei (1830-1832) eta Buenos Airesko gudarosteari ([[1833]]) aurre egin behar izan zien. Riveraren eta Lavallejaren arteko gorabeherek geroztik herrialdean nagusi izan diren alderdi politikoak sortu zituzten: Lavallejaren jarraitzaileen Alderdi Zuria, lurjabe handien interesak babesten zituena, eta Riveraren jarraitzaileen Alderdi Gorria, hirietako erdiko mailako klasearenak defenditzen zituena. 1838an bi alderdien arteko [[Gerra Handia (Uruguai)|Gerra Handia]] hasi zen: gorriak alde batetik, Rivera buru eta frantsesen eta ingelesen laguntza zutela, eta zuriak bestetik, [[Manuel Oribe]] buru eta [[Juan Manuel de Rosas]] argentinar diktadorearen laguntza zutela. 1851n Rosas diktadorea kargutik kendu zutenean Manuel Oribek amore eman zuen eta, galtzailerik eta irabazlerik gabe, bakeak egin zituzten bi alderdiek.
 
Gerraren ondorengo gobernu gehienak Alderdi Zurikoak izan ziren harik eta [[1865]]ean [[Venancio Flores]] lehendakari ohiak, Brasilen laguntzarekin, aginpidea kendu zien arte. Laguntza horrek Argentinarekin eta Brasilekin [[Aliantza Hirukoitzaren Gerra|Aliantza Hirukoitza]] osatzera eta [[Paraguai]]ri gerra (1865-[[1870]]) egitera behartu zuen Uruguai.
 
=== XX. mendea ===
[[FileFitxategi:JoseBatlle1900.jpg|thumb|200px|<small>[[José Batlle y Ordóñez]] 1900 aldean.</small>]]
Mende hasierako politikoen artean aipagarria da [[José Batlle y Ordóñez]], Alderdi Gorrikoa, [[1903]]-[[1907]] eta [[1911]]-[[1915]] urteetan lehendakari izan zena, eta ondoren ere eragin handia izan zuena. Batlleren ideologia liberal berriaren administraziopean (''batllismoa''), esportazioetan oinarritzen zen ekonomiaren sendotzearekin batera, oso urte oparoak izan zituen Uruguaik alor guztietan, erdiko mailako klasearen nagusitasuna ekarri zutenak. Besteak beste, langileen eskubideei eta betebeharrei buruzko eta gizarte laguntzaren babeserako legedi aurreratuak egin ziren, Europako zenbait herrialdetakoak baino aurreratuagoak.
 
=== Banaketa administratiboa ===
{{Sakontzeko|Uruguairen banaketa administratiboa}}
[[Fitxategi:Uruguay_departments_named.png|righteskuinera|400px]]
Uruguai 19 departamendutan banaturik dago:
 
== Demografia ==
=== Biztanleria ===
Uruguaik 3.286.314 biztanle zituen 2011n<ref name="ine"></ref>, 3.351.016 biztanle 2016ko uztaileko zenbatespenaren arabera<ref name="cia">{{erreferentzia|izena= |abizena= |url=https://www.cia.gov/library/publications/the-world-factbook/geos/uy.html |izenburua= Uruguay | argitaletxea= The World Factbook, cia.gov |sartze-data=2016-10-23}}</ref>. Gaur egungo biztanle gehienak, %87,7 baino gehiago 2011n<ref>{{erreferentzia|izena= Juan José|abizena= Calvo|url=https://web.archive.org/web/20140209083630/http://www.ine.gub.uy/biblioteca/Atlas_Sociodemografico/Atlas_fasciculo_2_Afrouruguayos.pdf |izenburua= Atlas Sociodemografico y de la Desigualdad en Uruguay, 2011 | argitaletxea=ine.gub.uy |sartze-data=2016-10-23}}</ref>, europar jatorrikoak dira, [[espainia]]r eta [[italia]]r etorkinen ondorengoak gehienak, baina baita [[Argentina]], [[Brasil]], [[Portugal]], [[Frantzia]] eta [[Alemania]]tik joandakoenak ere. Gainerakoak zurien eta esklabotasuna [[1842]]an desagertu zen arte Brasildik iritsi ziren esklabo beltzen arteko nahasketaren ondorengo mestizoak, beltzak eta, gutxiago, mulatoak dira. [[Indigena]]k [[XIX. mendea]]n desagertu ziren. Etorkin gehienak XIX. mendearen bigarren erditik 1930 ingurua arte iritsi ziren.
 
Biztanleriaren erdia gutxi gorabehera hiriburuan eta hiriburuko aldirietan bizi da, eta gainerako gehienak [[Rio de la Plata]] estuarioaren ertzeko hirietan. Iparraldean, berriz, oso jende gutxi bizi da. Etorkinen kopuruak behera egin zuenez gero, biztanleriaren ugaltzea asko moteldu zen. 2016ko jaiotza tasa ‰13 izan zen, heriotza tasa ‰9,4, eta biztanleriaren ugaltzea %0,27. Bizi itxaropena 77,2 urtekoa da; 74,1 urtekoa gizonezkoena eta 80,5 urtekoa emakumezkoena (2016)<ref name="cia"></ref>.
 
=== Hiri nagusiak ===
 
{{Amerikako herrialde eta lurralde aurkibidea}}
 
[[Kategoria:Uruguai| ]]