Urteberri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Musde H (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
{{redirect|Urteberri|Urtarrilaren 1}}
'''Urteberri-eguna''' [[urte]]aren lehen [[egun]]a da<ref>{{Erreferentzia|url=http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=urteberri|izenburua=Urteberri|egilea=Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa}}</ref>.
Jaialdi honen data [[egutegi]]aren arabera aldatzen da. Ohikoena [[urtarrilaren 1]]a da, munduko herrialde gehienetan erabilitako eta [[Gregorio XIII.a]] aita santuak [[1582]]an ezarritako [[gregoriotar egutegia]]rena. Euskalherrian, [[Gabonzahar]]ra ospatzen da [[bezpera (eguna)|bezperan]]. [[Ipar Euskal Herria|Iparraldean]] gorde den tradizioan, urteko lehen egunari [[urtats]] esaten zaio,<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/1740/016/001/2016-01-02/urtats.htm Anjel Lertxundi ''Urtats'' egunaz.]</ref> urtearen hasiera denez. Baztanen eta bertze hainbat lekutan ''"Urtetx, urtetx!"'' esaten dute urteberriko kantaren amaieran.
 
== Sorrera ==
9. lerroa:
[[Erlijio]]an urteberria oso lotura estua du [[gabon eguna|gabon-gaua]], [[eguberria|eguberri]] eta ''[[hannukah]]''rekin. [[kristautasun|Judu-kristau ohiturak]] dio [[urtarrilaren 1]]ean [[Jesus Nazaretekoa|Jesukristo]] [[erdainkuntza|eradindu]] eta izena jarri zioten, ''[[Lukasen Ebanjelioa]]''ren arabera bere zortzigarren egunean <ref>[http://www.biblegateway.com/passage/?search=Lucas2:21&version=NIV Lukasen Ebanjelioa 2:21]</ref>.
 
== Urteberri-egunaren ospakizunak herrialdeka ==
Urte berria ospatzeko hainbat modu daude herrialdearen arabera<ref>Saioa Alkaiza Guallar, [http://www.berria.eus/paperekoa/1816/030/001/2015-01-02/urte_berri_ohitura_zahar.htm «Urte berri, ohitura zahar»], ''Berria'', 2015-01-02</ref>.
=== Italia ===
[[Dilista]]k dira [[Italia]]ko plater nagusia Gabon zahar gaueko afariko mahaian. Zortea eta aberastasuna ematen dituela uste dute. Gainera, geroz eta gehiago jan, diru gehiago edukitzeko eta zorionekoago izateko aukera dago. [[Erroma]]n eta [[Napoli]]n trasteak botatzen dituzte leihotik behera: altzari zaharrak, behar ez dituzten etxeko gailuak... Debekatu egin zuten, oinezkoentzat arriskutsua izan zitekeelakoan.
 
=== Peru ===
Barneko arropa alderantziz janzten dute [[Peru]]ko hainbat lekutan; Liman, bereziki. Arropak horia izan behar du. Gainera, ohikoa da eskuz panpinatxoak egitea, urte osoan hedabideetan azaldu diren politikari, famatu edo artisten aurpegiak ipinita. Gainera, panpintxoen barruak aurreko urtean erabilitako objektu zaharrekin betetzen dituzte. Ondoren, sutara botatzen dituzte, zaharra erretzeko, eta berriari harrera egiteko.
 
=== Brasil ===
Uretan sartuta aurreko urteko oroitzapenak gogorazten dituzte [[Brasil]]en. Uda denez [[hego hemisferio]]an, eta hondartzak izaten dira urteberriari harrera toki egokienak. Batez ere, [[Rio de Janeiro]]ko [[Copacabana]]n biltzen da jendea. Loreak eskaintzen dizkiote itsasoari. Su festak ere egiten dira eta festa egiten dute gauean, musikak lagunduta.
 
=== Hegoafrika ===
Mozorroak janzten dituzte jaiari ekiteko Urteko egun handienetariko bat izaten da. Jantziekin hainbat pertsonaia ekartzen dituzte gogora. Kalean musika nonahi entzuten da. [[Lurmutur Hiria]]n, esaterako, jaialdiak antolatzen dituzte. Txisteak, dantzaldiak, denetariko emanaldiak... ohikoak dira. Bestalde, muinoak igotzen dituzte ere.
 
=== Danimarka ===
Platerak hartu eta bota lurraren kontra botatzen dituzte auzokoaren atearen aurrean. Zorte onaren eta laguntasunaren esanahia du [[Danimarka]]n. Batzuen ustez hautsitako plater bezainbat lagun izango ditu pertsona bakoitzak urte berrian. Gainera, uste orokorrak esaten du etxe parean hautsitako plater gehien biltzen duenak duela urterik onena.
 
=== Eskozia ===
Su festak ohikoak dira baina bertako berezitasuna da upelak buru gainean hartuta ibiltzea. Hori da [[Allendale]] herriaren kasua, adibidez. Galipotez betetako [[barrika (herria)|barrikak]] jantzi, eta su ematen diete. Kalejiran ibiltzen dira eta ondoren plaza erdira botatzen dituzten arte. Esaten dutenez, [[paganismo]]arekin lotutako ohitura izan daiteke: urte zaharra erre egin dea eta beste bat dator.
 
51. lerroa:
 
{{Eguberriak}}
 
[[Kategoria:Jaiegunak]]
[[Kategoria:Gabonzahar]]