Ursula K. Le Guin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
 
== Biografia ==
Txikitatik izan zuen hainbat [[mito]] eta [[elezahar]]ren ezagutza. Unibertsitateko ikasketak bukatu, eta Fulbright beka lortu zuen, [[Frantzia]]n ikasi ahal izateko. Han, senarra izango zuen Charles Le Guin ezagutu zuen. Senar-emazteak Georgiara joan ziren orduan bizitzera, eta Ursula frantseseko irakasle gisa aritu zen Mercer Unibertsitatean.
 
Ordurako, idatziak zituen argitaratu gabeko bost eleberri, baina 1964an argitaratu zuen lehen obra, [[Eskandinavia]]ko [[Odin]]en mitoan oinarritutako eleberria: "Rocannonen mundua". Liburu hark izan zuen harrera onak bultzaturik, beste eleberri batzuk ere argitaratu zituen: "Erbeste planeta" (1966), "Ilusioen hiria" (1967), "Iluntasunaren ezkerreko eskua" (1969), "Basoa da munduren hitza" (1972) eta "Behartsuak" (1974).
 
[[Fantasia]]zko kontakizunak ez ezik, haur-literatura ere landu du Ursulak, eta arlo horretako sari nazionala ere irabazi zuen "Itsaslurreko liburuak" trilogiako hirugarren liburuarekin: "Itsasertz urrunena" (1972). Azken liburuen artean, aipagarriak dira: "Beti itzultzen da etxera" (1985), "Koartzaren begia" (1991) eta "Arrain-zopa" (1992), "Kontakizuna" (2000) "Lavinia" (2008) eta Terramar saileko kontakizunak.
 
Hainbat sari jaso ditu, eta SFWA Estatu Batuetako Zientzia Fikzio eta Fantasia Idazleen Elkartearen Grand Master titulua eskuratu zuen lehen emakumezkoa izan zen.
 
== Bibliografia aukeratua ==
* ''[[A Wizard of Earthsea]]'', 1968
* ''[[The Tombs of Atuan]]'', 1971
* ''[[The Farthest Shore]]'', 1972
* ''[[Tehanu: The Last Book of Earthsea]]'', 1990
* ''[[Tales from Earthsea]]'', 2001 (narrazio laburrak)
* ''[[The Other Wind]]'', 2001
* ''[[Rocannon's World]]'', 1966
* ''[[Planet of Exile]]'', 1966
* ''[[City of Illusions]]'', 1967
* ''[[The Left Hand of Darkness]]'', 1969
* ''[[The Dispossessed]]'', 1974
* ''[[The Word for World is Forest]]'', 1976
* ''[[Four Ways to Forgiveness]]'', 1995
* ''[[The Telling]]'', 2000
* ''[[The Lathe of Heaven]]'', 1971
* ''[[The Wind's Twelve Quarters]]'', 1975
* ''[[Orsinian Tales]]'', 1976
* ''[[The Eye of the Heron]]'', 1978
* ''[[The Beginning Place]]'', 1980
* ''[[The Compass Rose]]'', 1982
* ''[[Always Coming Home]]'', 1985
* ''[[Annals of the Western Shore]]'', 2004-2007
* ''[[Lavinia (eleberria)]]'', 2008