«Urretxu-Zumarragako gaztetxea»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-[Gg]aztetxe infotaula +eraikin infotaula automatikoa))
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
}}
 
'''Urretxu-Zumarragako Gaztetxea''' [[Gipuzkoa]]ko bi herri hauetako [[Gaztetxe]]a da. [[Urretxu]]n GazteleKUaren inguruko aldeko lehen mugimenduak [[1977]] - [[1978]] urte inguruan eman ziren. Honela [[1978]]. urtean lortu zuen gazteriak lehen lokala eta hasierako proiektuaren gauzatzea. Lehen GazteleKU honek ez du zerikusirik gaur egunera iritsi zaigun estrukturarekin. Lehenik eta behin gazte lokal bat irekitzea lortu zen eta lokal horrek elkarte batek bezala funtzionatzen zuen eta halako hitzarmena zuen udalarekin sinatua. Funtzionamendua eta harremana estua zen udalarekin eta bi astez behin burutzen ziren bileren bidez erabaki ohi zen aurrera eraman beharreko ekintza eta aurrerapausoak. [[1980ko hamarkada]]ren erdialdean GazteleKUak drogaren kolpe gogorra jaso zuen eta lorturik zuen izena erabat gaiztotzen da herritarren partetik. Honela ekintzak murriztu ziren eta lokalak taberna baten gisa funtzionatzen zuen gazteen zerbitzuak ahazturik.
 
Egoera hau ikusirik [[1990]]-[[1991]]. urteetan gazte koadrila batzuen ardurapean bilera batzuk egin ondoren arazoa sustraietatik heldu eta konpontzen hasteko ZUGA taldea ([[Zumarraga]] eta [[Urretxu]]ko Gazte Asanblada) sortu zuten. Herriko gazteriaren erantzuna nahikoa bizia izan zen eta bazkideak biltzeko kanpainan 300 gazteren atxikipena lortu zen. Lan dinamika aldatuz joan zen eta lokalean eman zen giroaren aldaketa nahikoa handia izan zen herriko gaztediak berriz ere “bere” hartu zuelarik.
 
[[1990eko hamarkada]] erdialdean errelebo generazionala ematen da eta hori aurrerantzean ere eman dedin mekanismo batzuk sortu ziren (adibidez, barraren ardura 2 urtez behin aldatu behar da, direktibaren aldaketa…).
 
[[1998]]. urtean GazteleKUaren egoitza zaharra bota egiten da Urretxuko Gernikako Arbola plazaren urbanizazio berria dela eta. Etenaldi fisiko honek beste era bateko etenaldia eragiten duela esan daiteke 4 urtez luzatu zelarik. Honela [[2002]]an, 4 urtez erritmo desberdinetan lan eginik, [[Urolako trena|Urolako Tren zaharraren]] geltokia zena, gaur egun ezagutzen dugun GazteleKUan bilakatu zen. Eraikin berriaren beheko solairua atondu ondoren, bere ateak gaztediari zabaltzea lortu zen 2002ko ekainean. Ordundikan aurrera ere, Z.U.G.A. ([[Zumarraga]]-[[Urretxu]]ko [[Gazte asanblada|Gazte Asanblada]]) egiten da eraikin honen arduradun, herriko gazte guztiei KUan parte hartzera deitzen dietelarik.
 
== Gaztetxearen egitura eta eskaintza ==