Urre: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Reaktibitatea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
84. lerroa:
'''Urrea''' [[elementu kimiko]] bat da, '''Au''' [[elementu kimikoen zerrenda ikurraren arabera|ikurra]] (''Aurum'', latinezko izena) eta 79 [[atomo-zenbaki|zenbaki atomikoa]] dituena. Hori distiratsua da, urak, airreak eta azidoek erasotzen ez diotena.
 
Mendez mende urrea diru gisa, balioen gordailu gisa eta bitxigintzan erabili da, maiz zilarra, kobrea, nikela, eta zinka elkartuz lortzen den [[aleazio|metal nahastura]] eran. Urreak ez du produktu kimiko gehienekin erreakzionatzen. Metal preziatu hau pipita edo garau moduan agertzen da [[arroka|arroketan]], lurrazpiko [[zain (geologia)|zainzainetan]]etan eta biltegi [[alubial]]etan. Urrea dentsoa, biguna, distiratsua eta ezagutzen den metalik xaflakor eta harikorrena da. Urre puruak kolore hori distiratsua dauka. [[Bitxi]]gintzan nahiz [[odontologia]]n erabiltzen da.
 
== Ezaugarri fisiko-kimikoak ==
92. lerroa:
Kimikoki, urrea [[trantsizio-metal]] [[balentzia|tribalente]] eta unibalentea da. Ez du [[erreaktibotasun|erreakzionatzen]] konposatu kimiko askorekin, baina [[kloro]]ak, [[fluor]]rak, ''[[aqua regia]]''-k eta [[zianuro]]ak eraso egiten diote. Urrea ez da disolbatzen [[azido nitriko]]tan ([[zilarra]] eta metal basikoak bai); hain zuzen, ezaugarri horixe da urrea birfintzeko teknika baten oinarria. Azido nitrikoa urrearen presentzia baieztatzeko erabili izan da, eta lagunartean erabiltzen den "azidoaren testa" terminoa, zerbaitek benetako balioa daukala adierazteko erabiltzen dena, hortik dator.
 
Izadian maizenik hondarrarekin nahasturik edo zainetan agertzen da. Arazketa eta amalgamazio bidez lortzen da, eta elektrolisiaren bidez garbitzen.
 
== Urrearen ekonomia eta aplikazioak ==
 
Urre xafla meheak erabiltzen dira halaber hainbat gauza urre kolorez apaintzeko (koadroen markoak eta liburuen azalak, esaterako). [[Elektrolisi]]aren bidez beste metalei urre kolorea emateko ere erabiltzen da, eta baita, besteak beste, osagai elektronikoak egiteko, [[zeramika]]gintzan, eta, 198 isotopo erradioaktiboa badu, [[minbizi]]aren kontra. Urrea garbia dela esaten da 24 kilate dituenean. [[Bitxi]]gintzan erabiltzen diren [[aleazio]]ek 10/24, 14/24 eta 18/24 erlazioa izaten dute urre pisutan.
Munduko urre ekoizle nagusiak Hegoafrika, Errusia, Kanada, Estatu Batuak, Japonia eta Australia dira.
 
Antzinatik erabili izan da urrea [[txanpon]]ak egiteko. Erdi Aroan urre eskasia zela eta, zilarra nagusitu zen mendebalean, nahiz eta XVIII. mendean zilarrarekin batera erabili izan zen ([[bimetalismo]]a). XIX. mendearen azken urteetan eta XX. mendearen aurreneko urteetan urre meategi berriak aurkitu ziren Kalifornian, Australian, Hegoafrikan, Alaskan eta Transvaalen, besteak beste.
 
=== Urre-patroia ===