Urokultibo: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
5. lerroa:
[[Zistitis]] baten atzean bakterio gutxi batzuk daude, gernu-infekzio gehienak eragiten dituztenak. Ohikoena [[Escherichia coli]] da (zistitisen %75-%90aren erruduna).
 
Gizabanako osasuntsu baten gernua esterila da, baina gernu-traktuaren azken zatitik igarotzean bertan dauden bakterioz kutsatu egiten da. Horregatik, txiza egin ondoren hartzen den gernuak [[bakterio]]ak ditu (10 <sup> 3 </sup> KEU/ml -KEU: koloniak eratzen dituzten unitateak-); aldiz, lagina [[maskuri]]tik zuzenean injekzioaren bidez hartzen bada, 10 KEU/ml agertzea [[infekzio]]aren seinalea da.
 
Urokultiboa egiteko gernua (gernu egitearen erdialdean hartzen dena) ontzi [[esteril]] batean jaso behar da. Lagina lehenbailehen bidali behar da laborategira; analisia ordu batzuk atzeratzen baldin bada, lagina 4&nbsp;°C-tan hoztu behar da, analisia egin arte (beti ere lehenengo 24 orduetan, gehienez).
11. lerroa:
Lagina [[hazkuntza-ingurune]] ezberdinetara pasatzen da. Bi hazkuntza-ingurune mota erabiltzen dira:
 
* hazkuntza-ingurune orokorrak: hauetan bakterio ugari hazten dira. Laginaren mikrobio guztien zenbaketa egiteko erabiltzen dira. Urokultiboa egiteko, erabiliena CLED agarra da. Agar horretan 10 <sup> 5 </sup> KEU/ml baino gehiago zenbatzen badira (24 ordutan inkubatu ostean) bakteriuria dago (hots, gernu-infekzioa).
* hazkuntza-ingurune hautakorrak: hauek espezifikoagoak dira, eta patogeno zehatz batzuk bilatzeko erabiltzen dira ([[Mc Conkey agar]]ra, [[Sabouraud agar]]ra, [[EMB agar]]ra, [[Chapman agar]]ra, etab).
 
Urokultibo batean bilatu ohi diren [[patogeno]]ak hauek dira: [[Escherichia coli]] eta beste [[koliforme]] batzuk, [[Proteus]], [[Pseudomonas aeruginosa]], [[Enterococcus faecalis]], [[Staphylococcus aureus]] eta [[Candida]] onddoa.