«Unión Liberal»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
'''Unión Liberal''' moderantismoaren sektore progresistenak eta progresismoaren sektore kontserbadoreenak bildu zituen alderdi zentrista zen. Moderatu eta progresisten arteko sentesiaren eredua izan zen, eta [[1858]]tik (O'Donnellek fundatu zuenetik) [[1863]]ra izan zen gobernuan [[Leopoldo O'Donnell|O'Donnell]] buru zuelarik. Goi mailako burgesiako sektoreak eta funtzionarioek osatzen zuten eta esparru politikoan kontserbadoreak ziren bitartean, ekonomikoan progresistak ziren.
 
Ezagunak izan ziren partaide ezberdinen artean honakoak aurki ditzakegu: [[Francisco Serrano]] Domínguez, Juan Manuel de Manzanedo, [[Joan Prim|Juan Prim]], Manuel Silvela eta [[Antonio Cánovas del Castillo]]. Hauen jatorria oso ezberdina zen: nobleak, abokatuak, enpresa gizonak, merkatariak, banku jabeak, militarrak eta funtzionarioak. Iritzi publikoaren kontrola mantendu ahal izateko [[El Diario Español]], [[Correspondencia de España]] eta [[La Época]] egunkariak babesten zituzten.