Udalbiltza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia {{HezkuntzaPrograma}}
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
 
== Udalbiltzaren printzipioak eta helburuak ==
[[FileFitxategi:Udalbiltzaren sorrera.ogv|thumb|Udalbiltzaren sorrerari buruzko bideoa]]
# Euskal Herria [[nazio]]a dela aldarrikatzea.
# Euskal Herriaren egituraketa politikoa eraikitzen laguntzea, [[lurraldetasuna]] lekuko izanik eta zazpi euskal lurraldeetako udal ordezkariak esparru erkidean batzeko asmoz.
29. lerroa:
 
== Lehen aroa ==
=== Sorrera ===
[[1999]]ko otsailaren 6an, 21 alkateren deialdiari erantzunez, Iruñeko Carlos III zinema aretoan Euskal Herri osoko 317 udalerritako 666 zinegotzi eta alkate bildu ziren<ref>[http://udalbiltza.info/eu/zer-da-udalbiltza/sarrera Zer da Udalbiltza? Udalbiltzako werbgunea].</ref>. Bilkura hau [[Lizarra-Garaziko Hitzarmena]]ren garaian geratu zen eta gerturatu ziren hautetsi asko hitzarmen horren sinatzaileak ziren [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]], [[Euskal Herritarrok|EH]], [[Eusko Alkartasuna|EA]] eta [[Abertzaleen Batasuna|AB]] alderdietako kideak ziren, beste batzuk independenteak zirelarik. Iruñeko bilkuran aho batez onartutako adierazpenean helburu batzuk zehaztu ziren: "Euskal Herriaren zatiketa administratiboa gainditzea, Euskal Herriaren garapen osoa eragozten duelako eta XXI. mendeko erronkei aurre egiteko beharrezkoa delako lurralde artikulazioa".
 
Dena den, Udalbiltza, instituzio bezala, Bilboko [[Euskalduna jauregia|Euskalduna Jauregian]] 1999ko irailaren 18an sortu zen. Sortze bilkura horrek zazpi lurraldetako 1.778 hautetsiren parte hartzea izan zuen. Bertan, aho batez, bost printzipio programatikoren inguruko adostasuna lortu zen, bitan laburbildu daitezkeenak: Euskal Herria nazio bezala aldarrikatzea eta, era berean, euskal herritarrak eskubide osoko subjektutzat onartzea; bestalde, instituzio lanari esker, Euskal Herri osoko lurraldeetako udalerrien arteko garapen politika bateratuak sustatzea, herrialde ezberdinetako politikak kohesionatzearren, hizkuntza normalizazio, garapen sozio-ekonomiko, lurralde antolakuntza eta plangintza, eskubide demokratikoen defentsa, hezkuntza, kirola eta kulturaren sustapenaren alorretan.
 
Lan sail ezberdinak antolatu ziren eta 2000. urterako Kudeaketa Plana lantzen hasi ziren. Lanketa eta onarpena Udalbiltzako lehen Batzorde Eragilearen eskutik etorri zen. Batzordea EAJ zazpi kidek, EHko lauk, EAko hiruk eta ABko batek osatzen zuten. Lehen Kudeaketa Plan hau [[2000]]. urteko udaberrian onartu zen.
39. lerroa:
[[2000]]. urtearen hasieran zegoen giro politiko gatazkatsuak (ETAren su-etenaren haustura, atxiloketak...) Estatu [[espainia]]r eta frantsesek erakunde nazionalaren aurka hartutako jarrera oldarkorrak eta [[Espainia]]ko Gorteetarako hauteskundeak 2000ko udaberrirako iragarrita egotearen ondorioz izan ziren alderdikeriek ia erabat geldiarazi zuten Udalbiltzaren jarduera: ebazpenak ez ziren aho batez onartu ([[Aberri Eguna|Aberriko Eguneko]] agiria izan ezik), udal aurrekontu askotan ez zen Udalbiltzarentzat aurreikusitako sailik bideratu eta Kudeaketa Planaren onarpena udara arte atzeratu zen.
 
[[Irailaren 16]]an, hainbat hautetsik (Gehienbat [[Euskal Herritarrok|EHEHkoak]]koak baina baita [[Eusko Alkartasuna|EA]], [[Abertzaleen Batasuna|AB]] eta independenteak ere) [[2000]]ko [[irailaren 30]]ean [[Iruñea]]n bilkura egiteko deia egin zuen, alderdien arteko liskarren gainetik, Udalbiltzaren jarduera bultzatzearren.
 
Iruñeko Carlos III zinema aretoan izan zen bilera, eta Euskal Herriko 500 hautetsi baino gehiago bildu ziren, udaletakoak eta bestelako erakundeetakoak. Udalbiltzaren jarduera sustatzeko deia egin zitzaien bertan bildutakoei, eta agiri bat onartu zen. Iruñeko bileran sortutako Udalbiltzaren aldeko hautetsien mugimenduak hainbat bilera egin zuen hurrengo hilabeteetan, Udalbiltzaren 2000. urteko plangintza abian jarri eta Udalbiltzaren Batzorde Eragileari geldialdia gainditzeko eskatzeko.
59. lerroa:
== Bigarren Aroa ==
[[Fitxategi:Mertxe aizpurua udalbiltza 001.jpg|thumb|285px|Udalbiltzako lehendakaria den [[Mertxe Aizpurua]].]]
Udalbiltza berrantolatu asmoz, Donostiako [[Victoria Eugenia Antzokia]]n [[2013]]ko [[martxoaren 2]]an ekitaldia egin zuten Euskal Herriko 600 hautetsitik gora. [[Usurbil]]go alkatea zen [[Mertxe Aizpurua]] hautatu zuten lehendakaritzarako. Berrantolaketak 1.227 hautetsiren (31 Lapurdikoak, 4 Nafarroa Beherekoak, 279 Nafarroa Garaikoak, 392 Bizkaikoak, 100 Arabakoak eta 412 Gipuzkoakoak) eta Euskal Herri osoko 393 udalerriren sostengua izan zuen, haien artean 153 alkaterena.<ref>[http://www.naiz.info/eu/actualidad/noticia/20130302/udalbiltza-se-reorganiza-hoy-con-la-alcaldesa-de-usurbil-mertxe-aizpurua-al-frente "Udalbiltza se reorganiza hoy con la alcaldesa de Usurbil, Mertxe Aizpurua, al frente"], Naiz.info, 2013ko martxoaren 2a.</ref>
 
2013 bukaeran 1.400 hautetsiren eta 176 alkateren babesa zeukan Udalbiltzak; haien artean [[Trebiñu]]ko alkatearena.<ref>[http://www.noticiascastillayleon.com/noticia/El-alcalde-de-Trevino-se-adhiere-a-la-asamblea-abertzale-Udalbiltza/48801/1/ El alcalde de Treviño se adhiere a la asamblea abertzale Udalbiltza], noticiascastillayleon.com, 2013ko azaroaren 28a.</ref>. [[2013]]ko batzarrean, sorrerako printzipioak berretsi eta lehentasunak ezarri zituzten: lurralde garapena eta kohesio sozioekonomikoa, [[Euskal Herria]]ren nazio egituratzean laguntzea, herrien arteko saretzea, Euskal herritartasuna ereitea eta nazioartea lantzea<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/1942/002/414904/2014-10-04/egungo_ildoak.htm «»], ''Berria'', 2014-10-04</ref>. [[Itxaso Atutxa]] BBBko presidenteak [[2013]]an adierazi zuen Udalbiltzaren Donostiako batzarrerako «alderdi moduan» ez zutela gonbidapenik izan. Udalbiltzak zehaztu zuenez, alderdi eta koalizioek ez zuten atxikimendu deirik jaso, udal hautetsiek baizik. Aizpuruak argitu nahi izan zuen udalbiltzakide izatea «pertsonalki egindako hautua» zela<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/1850/005/414996/2014-10-04/udalbiltzan_parte_hartzea_hautu_pertsonala_da.htm «Udalbiltzan parte hartzea «hautu pertsonala» da»], ''Berria'', 2014-10-04</ref>.