Udaberri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t +txantiloi:Vikidia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
 
{{Eguraldia}}
[[Fitxategi:Frühlingslandschft Aaretal Schweiz.jpg|righteskuinera|thumb|300px|Udaberriko ikuspegia, zelai [[berde]]a.]]
'''Udaberria''' zona epeletako lau urtaroetako bat da, [[negu]] eta [[uda]]ren artekoa. [[Astronomia]]n udaberriko [[ekinokzio|ekinozioarekin]] (martxoaren 20 eta 21en artean [[ipar hemisferio]]an eta irailaren 22 eta 23aren artean [[hego hemisferio]]an) hasten da, eta udako [[solstizio]]arekin (ekainaren 21a inguruan ipar hemisferioan eta abenduaren 21a inguruan hego hemisferioan) amaitzen da. [[Meteorologia]]n (eta orokorrean) udaberriak ipar hemisferioan martxoa, apirila eta maiatzako hil osoak barne hartzen ditu, eta hego hemisferioan berriz, iraila, urria eta azaroa.
 
Udan bezala, [[Lurra|Lurreko]] ekliptikaren laprantasuna [[eguzkia|eguzkiranzkoa]] da, eta egunek 12 ordubete edo gehiago irauten dute, azkar luzatuz (batez ere [[latitude]] garaietan). Hemisferioa nabari epeltzen hasten da, landare berriak hazaraziz. [[Elur]]ra (baldin badago) urtzen hasten da, eta honen ondorioz ibaiak hazten dira. Loredun [[landare]] gehienak urtaro honetan loratzen dira, oraindik elurtutako zelai gainean hasitako segida luzean eta jarraituz udaren hasiera arte. Elur bako lurraldeetan, "udaberria "urte epelagoetan otsailean has daiteke. Lurralde subtropikaletan ez dago ezberdintasun handirik eta tropikaletan bat ere ez. Lurralde subartikoetan maiatz edo ekainera arte ez da “udaberria” heltzen, eta abendura arte kanpoaldeko Antartikoan.
 
Eguraldi arriskutsua nagusiki urtaro honetan gertatzen da, aire epela latitude baxuetatik inbaditzen hasten dela poloetako lurraldeetatiko aire hotza oraindik bultzatzen den bitartean. Udaberrian uholdeak ohikoak dira mendialdeetan eta beraien inguruetan elurraren urtzearen ondorioz, sarritan euri epelek azkartua.
 
Udaberria hazte eta berritzeko garaia bezala ikusten da: landare eta animaliak sortzen dira eta bizitzaren zikloa berriro hasten da. Maitasun eta gaztetasunaren garaitzat ere hartzen da.
 
== Udaberria artean ==
 
[[Antzinako Erroma]]n, [[Flora]] jainkosak udaberria pertsonifikatzen zuen. Ikuspegi poetiko hau [[Pizkundea]]n berriro hartu islatu zuten arte guztietan: olerkigintzan, margolaritzan ([[Sandro Botticelli|Botticelli]]-ren Udaberriaren alegoria ospetsua), eskulturgintzan ([[Bouchardon]]-en “Udaberria” baxuerliebea) eta musikan ([[Antonio Vivaldi|Vivaldi]]-ren “[[Lau urtaroak]]”-eko “Udaberria”)
<center><gallery>
Image:Botticelli-primavera.jpg|[[Sandro Botticelli|Botticelli]]-ren ''Udaberria''
Image:Giuseppe Arcimboldo - Spring, 1573.jpg|[[Giuseppe Arcimboldo]]-ren ''Udaberria''
Image:John Collier Queen Guinevre's Maying.jpg|[[John Collier]]-en ''Ginebra, maiatzaren erregina''
Image:Franz von Stuck 007.jpg|[[Franz von Stuck]]-en ''Udaberria''