«Wikipedia:Bozketak/Bi burokrata inaktiboei zeregin hori kentzea eta beste bi izendatzea»: berrikuspenen arteko aldeak

Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
::: Aldenduta? Nire azken ekarpena 2017ko azaroaren 24an izan zen, copyright urraketa zuen edizio bat deseginez (wikipedia gutxitan gutxitan egiten den lana portzierto). Non jartzen du administratzaile izateak dedikazio esklusiboa eskatzen duela? Bozketa honen aurka nago guztiz. Arbitrarioa iruditzen zait: beste wikipedietan, nagusietan behinik behin, ekarpenik gabeko epe bat dago, horrelako erabakiak hartzeko. Ireki al nezake nik horrelako bozketa bat beste administratzaile bati eskumena kentzeko, bere jarduna desegokia, zuzena, garbia ez izateagatik edo wikipediaz bere proiekzio pertsonal eta profesionalaren alde baliatzeagatik edo auskalo zein arrazoirengatik? Beste alde batetik, administratzailea (eta burokrata, neurri askoz txikiagoan) izatea ez da pribilejio bat; aitzitik, norberak bere gain hartzen duen ardura (gogoratzen dut Xabier Cañas lankidearekin izandako elkarrizketa, aspaldian aitortu baitzidan bere damua administratzaile kargua onartzeagatik, eta orain burokrata kargua onartzeko prest?), urte batzuetako lanaren ondorioz eskuratutako wikipediaren funtzionamendu, politika eta zeregin zuzenaren ezagutzan oinarritua; nik ez diot uko egiten noizpait ardura hori berriz ere hartzeari (jarduera ezaren zergaitiari buruzko azalpenik enuke eman behar, baina azken boladan ekarpenik egin ez badut, egoera koiuntural batengandik da, wikipedia honetako funtzionamenduarekin ditudan desadostasunengatik eta nire egoera pertsonalarengatik eta eskumen horiek kentzea, esperientzia hori pikutara bidaltzea izango litzateke). Hau dena esanda, nire izena gutxienez bozketa horretatik kentzea eskatzen dut: lekuz kanpo, eta esango nuke iraingarria ere iruditzen zaidala. --[[Lankide:Joxemai|Joxemai]]; <small>[[Lankide eztabaida:Joxemai|(erantzunak)]]</small> 13:49, 5 urtarrila 2018 (UTC)
::::Zure defentsan bota duzunak ez dizu fabore handirik egiten: ''baina azken boladan ekarpenik egin ez badut, egoera koiuntural batengandik da, '''wikipedia honetako funtzionamenduarekin ditudan desadostasunengatik''' eta nire egoera pertsonalarengatik''. Desadostasun horiek nonbait aipatu al dituzu? -[[Lankide:Theklan|Theklan]] · [[Fitxategi:Icons-mini-comment new.gif|Eztabaida|18px|link=Lankide eztabaida:Theklan]] · [[Fitxategi:Mail-closed.svg|18px|E-maila|link=Aparteko:Emailuser/Theklan]] 14:06, 5 urtarrila 2018 (UTC)
:: Nire desadostasunak azaldu edo defendatu beharrik ez daukat, gehiengoa duen deriba orokorra bestelakoa dela ikusten badut bereziki. Zer dela eta eman behar ditut azalpenak, hau zer da, matrimonio bat ala? Erabaki dezaket orain bolada batez stand by jarri, eta gero giro hobearekin, buru belarri ekin berriz, inori azalpenak eman gabe. Hori falta genuen! Nire aurreko benetako matrimonioarekin eskarmentua izan eta gero hau, wikipediarekin ezkonduta eta azalpenak eman beharra! Aitortzen dut ekarpen gutxiago egiten ditudala azken boladan baina azken ekarpena egin nuela bi hilabete ere ez dira pasa! Wikilari hiperaktiboa izan behar al da administratzailea izateko? Eta beste gauza bat: zein da problema hemen? Harritu egiten naiz, benetan, bozketa hau dela eta. - --[[Lankide:Joxemai|Joxemai]]; <small>[[Lankide eztabaida:Joxemai|(erantzunak)]]</small> 14:38, 5 urtarrila 2018 (UTC)
 
 
48.195

edits