Energiaren kontserbazioaren printzipioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
adierazpen matematikoen ortotipografia
9. lerroa:
[[Pizkundea|Errenazimentuaren]] garaietan, 1638. urtean, [[Galileo Galilei]]k hainbat egoeraren analisiak publikatu zituen, haien artean “etendutako pendulua” zeritzonarena, bertan energia potentziala energia zinetiko nola bihurtzen zen deskribatuz, baita alderantzizko transformazioa ere.
 
Mende berean, 1669. urtean, [[Christiaan Huygens|Christian Huygens]]ek '''talkaren legeak''' argitaratu zituen. Bertan adierazi zuen ezen, bi objekturen arteko talkaren ondoren, haien momentu linealen eta energia zinetikoen baturak ez zirela aldatzen talkaren aurretiko balioekin konparatuz. Hala ere, ez zuen [[talka elastiko]] eta inelastikoen arteko desberdintasunik aipatu.
 
Energia magnitude eskalarra eta momentu lineala magnitude bektoriala izateak [[Gottfried Wilhelm Leibniz|Leibnizen]] arreta piztu zuen. Gai hori aztertuz, 1676-1689 urteetan, Leibniz higidurarekin lotutako energiaren formulazio matematikoa egiten saiatu zen, Huygensen talkei buruzko lanetan oinarrituz, eta formula hau proposatu zuen zuen energia kontzeptua kuantifikatzeko: <math>E = \sum_{i} m_i\cdot {v_i}^2 </math>. Kontzeptu horri ''vis viva'' izena eman zion Leibnizek latinez; alegia, indar bizia. Eta era horretan marruskadura edo frikziorik ez duten sistemen energia zinetikoa adierazteko lehenengo hurbilketa bat eman zuen.
 
Hurrengo mendean sarturik, 1738. urtean [[Daniel Bernoulli]]k ''Hydrodynamica'' lanean uraren jarioan vis vivaren galera aztertu zuen, geroago Bernoulliren printziopioa izenaz ezagutuko zena. Bernouilliren printzipioak vis vivaren galera eta presio hidrodinamikoaren aldaketa lotzen zituen. Bestalde, [[Émilie du Châtelet]]ek (1706 – 1749) energia osoaren kontserbazioaren lehen hipotesia proposatu zuen. Garai bertsuan, Leibnizen lanetan oinarrituta, [[Willem‘s Gravesande]]ren 1722ko esperimentua errepikatu zuen eta emaitzak aztertu zituen. Lan horren aurretik, uste zen, energia eta momentu lineala lotuta zeudela, eta beraz, energia abiaduraren proportzionala zela.
17. lerroa:
Urteak pasa ahala vis viva izena indarra galtzen joan zen eta 1807. urtean [[Thomas Young]]ek energia izena erabiltzen hasi zen. Geroago, 1819-1839 urteen artean [[Gaspard-Gustave Coriolis]]ek eta [[Jean-Victor Poncelet]]ek egindako lanen ondorioz, energia zinetikoa lan bihurtzeko gaitasun modura uler zitekeen vis vivaren kalibrazio egin zuten, eta gaur egungo energia zinetikoaren adierazpena zehaztu ahal izan zuten:
<math>E_kE_\text{k} = \frac{1}{2}\cdot m \cdot v^2</math>.
Behin adierazpen hori finkatu ondoren, laster zehaztu zen [[energia mekaniko]]aren kontserbazioaren kontzeptua higiduraren energiari [[Grabitazio-eremu|grabitazio-eremuan]] izandako altueragatik zegokion [[Energia potentzial|energia potentziala]] gehituz, aspaldi konturatuta baitzeuden gorputzen jauskeran hasierako altueraren eta amairako abiaduraren arteko erlazioaz.
 
29. lerroa:
Sistema termodinamiko bat hasierako egoeratik bukaerako egoerara pasatzeko egindako lana edo transferitutako beroa bitarteko egoeren araberakoak izan daitezkeen arren, bien arteko baturak hasierako eta bukaerako egoeren mendekotasuna baino ez du. Analitikoki, honela adieraz daiteke:
 
<math>\Delta {U} = U_2 - U_1 = Q + W</math>
 
non U2 eta U1 bukaerako eta hasierako [[Barne energia|barne-energiak]] diren, eta Q eta W sistemak trukatutako beroa eta lana, hurrenez hurren. Adierazpen hori termodinamikaren lehen printzipioaren adierazpen analitiko da.
 
== Energia osoaren kontserbazioaren printzipioa fisika klasikoan ==