Boer Gerrak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
denominazio ofizialak, fetxa zuzenketa 1, loturak
2. lerroa:
 
== Aurrekariak ==
[[Ingalaterra|Ingelesen]] etorrera masiboren presiopean, [[boer]]rek barnealdera jo zuten [[1837]] eta [[1854]] bitartean, "[[Trek Handia]]" izeneko martxetan. Bere errepublikak osatu zituzten, [[Erresuma Batua|Erresuma Batuko]] aginpetik kanpo: [[Nataleko Errepublika|Natal]] ([[1843]]an Erresuma Batuak bereganatua), [[Hegoafrikar Errepublika|Transvaal]] ([[1852]]an Erresuma Batuak onartua) eta [[Orangeko Estatu Librea|Orangeko Estatu Askea]] ([[1854]]an onartua).
 
Egonkortasunak harik eta Transvaalen [[diamante]]n meatokiak aurkitu ziren arte iraun zuen. Aldi berean, britaniar populazioak (uitlanders izena jaso zuenak) ere barnealdera jo zuen. [[Boer]]rek (boer hitzak baserritarra esan nahi du) etorri berri hauei eskubide politikorik aitortu ezean, bi komunitateen arteko liskarrak sortu ziren.
 
== Lehenengo Boerren Gerra ==
[[Erresuma Batua]]k [[1877]]an [[Transvaal]] konkistatu zuen. Luze zirauen boerren suminak lehertu zuen lurralde horretan [[1880]]an. [[Afrikaner]]rek ''Indenpendentziako Gerra'' deitu zioten matxinada horri, nahiz eta egun, eskuarki, ''Lehen Boerren Gerra'' izena hartu duen.
 
Gatazka hasi bezain azkar amaitu zen Majuba Hill borrokan ([[1881]]eko [[otsailaren 27]]an) boerrek lortutako garaipen erabakiorrari esker. Errepublikak independentzia berreskuratu zuen [[Hegoafrikar Errepublika|Zuid-Afrikaansche Republiek]] izenpean. [[Paul Kruger]], matxinadako buruetako bat, presidente bihurtu zen [[1883]]an.
 
Bitartean, Majubako porrotak umiliatuta, britaniarrek [[Hegoafrika]]koHegoafrikako koloniak federatzen bilatu zuten, eskualdeko gehiengo afrikanerren aurrean euren interes estrategikoak babestu nahian.
 
== Gerren artekoa ==
18. lerroa:
''Uitlanders'' horiek ez zeukaten eskubide politikorik, eta, horien aldarrikapenean, matxinadak suertatu ziren. [[Erresuma Batua]]ri laguntza eskatu ohi zitzaion. Meategien bailio itzelak inperialista britaniarrak erakarri zituen ezinbestez. [[1895]]ean, Leander Starr Jameson buru zuen talde bat boerren lurraldera sartu zen matxinada bat sortzeko eta britaniarren agintea eramateko. Boerren agintariek bortizki amaiarazita ''Jameson Raid'' izeneko matxinada horrek porrot egin bazuen ere, [[Lurmutur Hiria|Lurmutur Hiriko]] gobernuaren babesa zeukan susmoa hartu zuen [[Paul Kruger]]rek.
 
Orduan, egoera ezegonkor horretaz baliatuta, [[Alemania]]ko kaiserrak Krueger zoriondu zuen, eta [[Transvaal]]enTransvaalen status quo-a mantentzearen alde jo zuen. Britaniarrek mehatxutzat hartu zuten hori, egungo [[Namibia]] alemaniarren menpe baitzegoen. Gainera, Alemaniako ''[[Weltpolitik]]'' -munduko politika- gero eta erasokorragoa zen. Munduan Alemaniaren pisua handitu nahi zuten, beste arlo askotan munduko potentzia zelakoan. Horretarako, ''lege Tirpitz'' ([[1897]]-[[1914]] Itsasarmadaren ministroa) izenekoak martxan jarri zituzten. Horien bidez, itsasarmada izugarri armatu nahi izan zuten, Erresuma Batukoaren mailara kokatu arte. Honek Erresuma Batua [[Frantzia]]ren aldeko aliantzara eraman zuen, [[Lehen Mundu Gerra]]n leher egin zuen aliantza-sarerako aurrerapausoa eramanez.
 
== Bigarren Boerren Gerra ==
29. lerroa:
 
== Bakea ==
Nolabaiteko bakea Vereeniging hitzarmenarekin iritsi zen. Honen hitzetan, boerren errepublikek [[Britainiar Inperioa|britaniar]] subirontasuna onartzen zuten, eta, britaniarrek, bitartean, bere menpeko lurraldea berreraikitzeko konpromisoa hartu zuten. Horretarako 3 miloi libra esterlinako dirulaguntza bideratu zuten. Gainera, [[Orange (Hegoafrika)|Orangeri]] eta [[Transvaal]]iTransvaali autonomia ematekoak ziren britainiarrak.
 
[[19051910|1910ean]]ean, Hegoafrikako[[Hegoafrikar Batasuna]] sortu zen. Erresuma Batuak gobernadorea izendatzen zuen, beti ere bi probintzien autonomia errespetatuta. Amankomuneko parlamentua abian jarri zen, txurien arteko lege-berdintasunpean. [[Afrikaans]] hizkuntza onartu zen. Parlamentua [[Pretoria]]n -boerren lurraldean- kokatu zuten, eta gobernadorearen egoitza [[Lurmutur Hiria]]n -britaniarrenean-.
 
== Ikus, gainera ==