Wikipedia:Estilo gida: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
345. lerroa:
 
== Hitz teknikoak ==
Gai batzuek berez behar dute garapen tekniko bat izatea, baina editoreen lana izango da jakintza hori ahalik eta irakurle gehienen esku jartzea. Saihestu [[jargoi (hizkera)|jargoi]]a eta, erabili behar bada, eman azalpen bat hitz teknikoari buruz erabiltzen den lehen aldian.
 
Artikulu batek nahitaez hizkera oso teknikoa erabili behar badu, komenigarria da haren atal batetik detaile maila eta espezializazio handiagoa duen beste artikulu zehatzago bat sortzea. Horrelakoetan, {{tx|sakontzeko}} txantiloia erabil daiteke. Honela artikulu berria sor dezakegu atal edo azpiatal horretan azaltzen dena modu sinple eta, aldi berean, sakonagoan azaltzeko.