Nafarroa Beherea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Frantziako Iraultza: erref behar / zuz
Nafarroa Beherea herrialde bat da, ez lurralde bat (Euskaltzaindiaren 57. araua, «Euskal herrialdeen, herritarren eta euskalkien izenak»)
56. lerroa:
=== Erromatarrak Nafarroa Beherean ===
[[Fitxategi:Urkuluko Dorrea.JPG|thumb|left|alt=Urkuluko dorrea|Erromatarrek eraikitako dorrearen aztarnak, [[Urkulu (mendia)|Urkulun]]]]
K.a. 58. urtean [[Julio Zesar]]rek [[Galia]] eta [[Akitania]] konkistatu zituen. Erromatarrek lehenagotik ere ezagutzen zituzten, haatik, PiriniozPirinioez iparraldeko Euskal Herriko lurraldeakherrialdeak, eta baskoien lurraldetzat hartu zuten Nafarroa Beherea, batez ere, hegoaldeko mendialdea. K.o. I. mendean, Akitaniaren barruan geratu zen Nafarroa Beherea; hala ere, erromanizazioaren eragina oso txikia izan zen. [[Astorga-Bordele galtzada]] egin zenean, [[Ibañeta]] izan zen Araba eta Nafarroako hegoaldeko lautadetatik Akitaniara igarotzeko bide nagusia. Erromatarren aztarnak daude Ibañetan (Summo Pyreneo gunea), Donazaharren (Inmo Pyreneo) eta Garruzen (Carasa). Orobat, Garaziko hego-mendebaldeko mendietan, Urkuluko gainean, gotorleku baten aztarnak daude. Erromatar Inperioa desegin zenean, germaniar herri barbaroak Nafarroa Behereko mendateetatik igaro ziren [[Iberiar penintsula]]ra.
 
=== Nafarroa Beherea eta frankoak ===
110. lerroa:
[[XVIII. mendea]]n guztiz pobretu zen Nafarroa Beherea, eta merkataritza-hiriek gainbehera egin zuten. [[1785]]ean Frantziako eta Espainiako erregeek [[Elizondo]]n sinatu zuten hitzarmenaren arabera, zatiturik geratu ziren Pirinioaldeko nafar lurralde batzuk: [[Ondarrola]], Garaziko [[Arnegi]]-[[Luzaide]]; [[Aldude]]-[[Kintoa]], [[Baztan]]-[[Baigorri]] eta [[Irati]], besteak beste.
 
[[1788]]an, [[Luis XVI.a Frantziakoa|Luis XVI.ak]] indarrik gabe utzi zuen Nafarroako Parlamentua; [[1789]]ko ekainean bildu ziren azkenekoz Nafarroako estatuak. Nafarroako Estatuetako ordezkariak [[Paris]]a joan zirelarik, Frantziako Biltzar Konstituziogilea eratua zen jada (1789ko ekainaren 17a); hiru aste geroago, Paris erregearen aurka [[Frantziako Iraultza|matxinatu]] zen. [[1789]]ko [[abuztuaren 4]]an, hirugarren estatuko ordezkariek Frantziako gizarte-maila guztietarako eta lurralde guztietarako legeak egin zituen. 1789ko urriaren 12tik aurrera, [[Luis XVI.a Frantziakoa|Luis XVI.ak]] Frantziako errege titulua hartu zuen, eta ez Frantziakoa eta Nafarroakoa. [[1789]]ko abenduaren 30ean onartu zuten ordezkari nafarrek Frantziako ordenamendu berria,{{Erref behar}} eta 1790eko abenduan geratu zen Nafarroa Beherea ''Bases Pyrénées'' (''Pirinio Behereak'') izeneko departamenduaren barnean, [[Lapurdi]] eta [[Zuberoa]] euskal lurraldeekinherrialdeekin eta [[Bearno]]rekin batera. [[Apaiz]]ek eta aitonen semeek, ordea, ez zituzten lege berriak onartu, eta iraultzaren kontra jokatu zuten, foruen alde eginda.
 
[[Konbentzio Gerra]]n (1793-1794), 1.800 baxenabartarrek hartu zuten parte ''Chasseurs Basques'' (''euskal ehiztariak'') izeneko gudarostean. [[Napoleon Bonaparte|Napoleonen]] garaian (1799-1815), egoera politikoa ez zen aldatu funtsean, baina gerra-giroak (1813-1814) ez zuen onik ekarri [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herrira]]. [[1815]]ean berriro ezarri zen Frantziako erregetza, baina Nafarroako erresuma ez zen berriz eratu. Aitzitik, 1827an Frantziako estatuak beretzat hartu zituen herri-lurrak eta mendialdeak, eta, harrezkero, Nafarroa Behereak ez zuen esku izan Frantziako politikan, errepublikaren beste herrialdeekin parekatuta geratu baitzen.
137. lerroa:
 
=== Eskualde historikoak ===
LurraldeaNafarroa 6Beherea sei eskualde historikotan banatzen da, bakoitza bere nortasunarekin:
* [[Agaramont|Agramont]] ([[Bidaxune]])
* [[Amikuze]]
161. lerroa:
Euskara da Nafarroa Behereko berezko hizkuntza, eta [[frantses]]a oso hedaturik dago. Bi euskalki nagusi bereizten dira: ekialdeko behe-nafarrera, Nafarroa Garaiko [[Otsagabia|Otsagi]], [[Zaraitzu]], [[Aezkoa]] eta [[Luzaide]] aldean ere mintzatzen dena, eta mendebaldeko behe-nafarrera, [[Lapurdi]]ko [[Kanbo]], [[Lekorne]], [[Makea]] eta [[Ezpeleta]] inguruetan ere hitz egiten dena.
 
[[Euskara]]ren erabilera ([[behe-nafarrera]]) oso zabaldua dago: lurraldekoherrialdeko 28.000 biztanleetatik, 17.000 (% 61) dira euskaraz mintzatzeko gai. Euskararen erabileraz den bezainbatean, [[Ipar Euskal Herria|Iparraldeko]] bigarren herrialdea da, % 64 euskaldun dituen [[Zuberoa]]ren atzetik. Dena den, Ipar Euskal Herriko gainerako herrialdeen antzera, zaharrenak dira euskaldunenak eta gazteak, berriz, erdaldunenak; hau da, [[Hego Euskal Herria]]n gertatzen denaren guztiz alderantziz, eta euskal hiztunak, ondorioz, gero eta gutxiago dira.
 
Azkenik, [[Bastida (Nafarroa Beherea)|Bastidan]], euskararekin batera, [[Gaskoi (hizkuntza)|gaskoia]] izan da bertako hizkuntza.
198. lerroa:
* [http://www.gureirratia.eu Gure Irratia]
 
{{Euskal Herriko lurraldeherrialde aurkibidea}}
{{Frantziako eskualde historikoak}}
{{Euskal Herriko atariak}}