«Filipe II.a Espainiakoa»: berrikuspenen arteko aldeak

t
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb))
 
=== Ingalaterraren kontrako borroka ===
{{sakontzeko|Anglo-espainiar Gerra (1585-1604)}}
[[Elisabet I.a Ingalaterrakoa]]ren erreinaldiaren lehenengo hamar urteetan Espainiaren eta [[Ingalaterra]]ren arteko harremanak adiskidetsuak izan ziren, oro har, Espainiak Frantziaren kontra zuen politikarekin jarraituaz. Filipe II.ak erreginaren alde egin zuen Frantziak Ingalaterran sartzeko egiten zituen saio guztietan. Saio haien oinarria [[Maria I.a Eskoziakoa|Maria Estuardoren]] eta [[Frantzisko II.a Frantziakoa|Frantzisko II.aren]] arteko ezkontza zen. Filipe II.a neutral agertu zen [[anglikanismo]]a Ingalaterran sartu zenean. Bestalde, erregina eskumikatzeko lehenengo asmoak geldiarazi zituen. Baina, ingelesek [[Ozeano Atlantikoa]]n barrena zabalkundea hasi zutenean, eta Espainiari Ameriketan zuen monopolioa kentzen saiatu zirenean, arras hoztu ziren bi erresumen arteko harremanak.
 
 
[[Fitxategi:Vroom Hendrick Cornelisz Battle between England and Spain 1601.jpg|thumb|300px|<small>Espainia eta Ingalaterrako itsas armaden arteko gudua (1588ko abuztuaren 7a). [[Hendrick Cornelisz Vroom]]en margolana</small>.]]
[[1583]]. urteaz gero, Filipe II.aren gogoan gero eta indar handiagoa zuen [[Álvaro de Bazán]], Santa CruzekoCruzko markesarengandik, hartutako desira batek, alegia, Ingalaterra indarrez hartzeko asmoak. Izan ere, era horretan, frantziar eta herbeheretar protestanteei han zuten euskarria kenduko baitzien, eta harrapakeriaren gunea ezeztatuko baitzuen. [[Álvaro de BazánenBazán]]en lehenengo asmoa itsas armada zuzenean Ingalaterrara bidaltzea zen, baina egitasmo hura aldatu egin zen: [[Lisboa]]tik irtengo zen ontzidia Herbehereetara joango zen lehenbizi, eta han [[Alexandro Farnese (1545-1592)|Alexandro Farneseren]] gudarostea ontziratuko.
 
[[1588]]ko uztailean Espainiako gudarostea ([[Itsas Armada Garaiezina|Armada Garaiezina]]) Espainiatik irten eta Herbehereetara abiatu zen. [[Mantxako kanala|Mantxako kanalean]] ingeles ontzidia topatu zuen eta hainbat borrokaldi izan zituzten. Ekaitzak eta kontrako haizeak zirela eta, Espainiako Gudarostea ezin itzul zitekeen itsasartera, eta azkenean, Ingalaterra eta Irlanda inguruko bidaia neketsua egin behar izan zuen. Bidaia hartan, itsasgizon asko hil ziren eta itsasontzi asko hondatu. Urte hartako irailean Espainiara itzuli zen ontzidia bere asmoak huts eginda.
172.015

edits