Jaiak Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
52. lerroa:
 
=== Iruñeko Sanferminak ===
[[Fitxategi:SanferminakIkurrina 2013ko Sanferminetako txupinazoan, Nafarroa, txupinazoaEuskal 0002Herria.jpg|thumb|300px|[[Iruñeko Sanferminak]] jatorri erlijiosoko tokiko jaia izatetik mundu mailako jai masibo eta transgresore izatera pasa dira. Irudian, txupinazoko irudia, 2013an, non ohitura[[ikurrina]] bilakatuerraldoia den neska gazteek bularrak erakustea, ardo etajarri xanpainazen zipristinenudaletxe arteanaurrean.]]
 
[[Fitxategi:Sanferminak txupinazoa 0002.jpg|thumb|300px|[[Iruñeko Sanferminak]] jatorri erlijiosoko tokiko jaia izatetik mundu mailako jai masibo eta transgresore izatera pasa dira. Irudian, txupinazoko irudia, non ohitura bilakatu den neska gazteek bularrak erakustea, ardo eta xanpaina zipristinen artean.]]
 
[[Iruñeko Sanferminak]] Euskal Herriko mugak gainditu eta mundu osoan ospetsuak diren jaiak dira<ref>Maiz, jai unibertsalak deitu izan zaizkie.</ref>. Erdi Arotik ospatzen diren jaiak dira, izaera erlijiosoak hasiera batean, [[zezenketa]] ikuskizunekin osatuz geroago eta egun izaera orgiastiko eta transgresore nabarmena dutenak. XX. mendera arte bereziki Nafarroan oihartzuna zuten jaiak izan ziren, baina 1920ko hamarkadatik [[Ernest Hemingway]]k Sanferminak zuzenean bizi eta [[1926]] urteko ''[[Fiesta]]'' izeneko liburuan jaso zituenetik atzerritar askoren bisitak hartzen ditu, bereziki ingeles hizkuntzako herrialdeetatik. Uztailaren 6tik 14ra bitartean ospatzen dira eta [[txupinazo]] izeneko ekitaldi jendetsuarekin abiarazi eta ''[[Pobre de mí]]'' ekitaldiarekin bukatzen dira. Bitartean, egunero, goizeko 8etan [[Iruñeko entzierroa]] ospatzen da, non korrikalariak [[behi|zezenen]] atzetik eta aurretik korrikaldi arriskutsua (eta batzuetan tragikoa, heriotzak gertatu izan baitira) egiten duten, Iruñeko zezen-plazara sartu arte. Entzierroen irudiak zuzenean eskaintzen dira mundu osoko telebistetan ikuslego handiarekin. Ekitaldi horietaz gainera, arratsaldeko [[zezenketa]]k, erraldoi, buruhandi eta kilikien konpartsen ibilerak, [[txaranga]], [[berbena]], dantzak eta giro herrikoi aparta izaten da Iruñeko Alde Zaharreko eta inguruko kaleetan, denbora guztian herritar guztiak zuri-gorriz jantzita eta lepoan jaietako ikurra den zapi gorria dutela.