Asier Serrano: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Bizitza: orrialdeak aldatu
→‎Bizitza: zenbakia zehaztu
12. lerroa:
90eko hamarkadaren hastapenetan, arreta piztu zuen Asier Serranok (Eibar, Gipuzkoa, 1975). Lubaki Banda literatur taldeko kide izan zen, artean oso gazteak ziren beste zenbait idazlerekin batera: [[Harkaitz Cano]], [[Gari Berasaluze|Garikoitz Berasaluze]], [[Xabier Aldai]] eta [[Xabier Gantzarain]], besteren artean. Poesia da Serranok betidanik jorratu duen esparrua, eta hau jendearengana eramateko kezkak bultzatu zuen musikan ere aritzera. Poesiaren herritartzeko gaitasunari buruz jarrera ezkorra agertu zuen elkarrizketa batean: «Batere kasurik ez dio egiten jendeak poesiari. Gainera, nire ustez, hala izan behar du. Poesia subnormalentzat da. Ni ere poesia errezitaldietan asko aspertzen naiz. Poesiak minorizatua eta minoritarioa izan behar du» (1). Poesia eta musika nahasteko hainbat ahaleginetan aritu zen, Hilakotz taldearekin ''Ane gutun galdua'' errezitaldia sortu eta maketa grabatu zuen, baina saio arrakastatsuena [[Mikel Markez]] kantariarekin eta [[Joxemari Carrere]] ipuin kontalariarekin ondutako ''Igurtzi nazazu berriro, laztana'' ikuskizunarekin gertatu zen.
 
1994. urtean, EH Sukarra taldearekin kolaboratzen hasi zen. ''Garaien laberintoan'' diskoan (Esan Ozenki, 1994) hitz gehienak Serranok idatzi zituen, eta hala gertatu zen Eibarko taldearen hurrengo diskoetan ere. Hortaz, EH Sukarrako buru Mikel Gorosabel 'Norton'-ek eta Serranok elkarlana zabaltzea erabaki zuten; Serranoren poesia errezitaldietan teklatua jotzen eta musika sortzen hasi zen 'Norton', eta, azkenean, Lorelei prestatu zuten<ref name=":0">{{Cite web|url=http://www.idazleak.eus/fitxategiak/ckfinder/files/Hegats_WEB(1).pdf|izenburua=Idazlea galdu da ahaire baten lanbropean|sartze-data=2017-12-30|egunkaria=Hegats, 51|aldizkaria=|abizena=Barandiaran Arteaga|izena=Gotzon|egile-lotura=|data=2013|hizkuntza=|formatua=PDF|orrialdea=92 eta 95. orr.k}}</ref>. Serranok argitaraturiko ''Bada hiri gorri bat'' poema liburutik abiatu zen Lorelei lehen kantuak egiteko. «Emakumearen ezpain gorrien irudia hartu dugu Loreleirentzat, ez maitasun perfektoaren gisa, morboaren eta gogoaren inguruan kokatuta baizik» (2). EH Sukarraren rock gogorrarekin zerikusirik ez zuen poema horietarako 'Norton'-ek sortutako musikak, eta 80ko hamarkadako pop taldeen soinutik gertu zegoen. Pop musika lasai eta erromantikoa morbo eta gau giroarekin nahastu nahi zuen Loreleik. Berehala grabatu zuten lehen diskoa, ''Bada hiri gorri bat'' (Gaztelupeko Hotsak, 1997), bi taldekide gehiagorekin -Jon Maza (bateria, Estigia) eta Mikel Irisarri (baxua, Katarro)-, eta hari eta haize moldaketekin. Harrera polita izan zuen lanak, beharbada pop doinuen gose zegoelako euskarazko musikaren kontsumitzailea. Horren ondorioz, egitasmoari jarritako urtebeteko epea luzatzea erabaki zuen taldeak.
 
Lehen diskoa aurkezteko Euskal Herri osoa zeharkatu ostean, luze gabe bigarren lanerako kantuak prestatzeari ekin zioten, eta ''Tatuatu zenidan zerua'' heldu zen (Gaztelupeko Hotsak, 1999). Bakardadeari eta zoriontasunari buruzko lan horretan, soinua gogortu egin zuen taldeak, baina hala ere, hitzek jarraitzen zuten izaten garrantzi handiena: «Diskoa hitz ederrez josten saiatu gara, jendea ohi dadin Lorelei ez dela bakarrik musika talde bat, horren atzetik badagoela poesia eta musika lotzen dituen lan bat» (3).