Asier Serrano: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→Nobela: lotura urtea |
→Bizitza: erreferentzia berrerabili eta orria aldatu |
||
12. lerroa:
90eko hamarkadaren hastapenetan, arreta piztu zuen Asier Serranok (Eibar, Gipuzkoa, 1975). Lubaki Banda literatur taldeko kide izan zen, artean oso gazteak ziren beste zenbait idazlerekin batera: [[Harkaitz Cano]], [[Gari Berasaluze|Garikoitz Berasaluze]], [[Xabier Aldai]] eta [[Xabier Gantzarain]], besteren artean. Poesia da Serranok betidanik jorratu duen esparrua, eta hau jendearengana eramateko kezkak bultzatu zuen musikan ere aritzera. Poesiaren herritartzeko gaitasunari buruz jarrera ezkorra agertu zuen elkarrizketa batean: «Batere kasurik ez dio egiten jendeak poesiari. Gainera, nire ustez, hala izan behar du. Poesia subnormalentzat da. Ni ere poesia errezitaldietan asko aspertzen naiz. Poesiak minorizatua eta minoritarioa izan behar du» (1). Poesia eta musika nahasteko hainbat ahaleginetan aritu zen, Hilakotz taldearekin ''Ane gutun galdua'' errezitaldia sortu eta maketa grabatu zuen, baina saio arrakastatsuena [[Mikel Markez]] kantariarekin eta [[Joxemari Carrere]] ipuin kontalariarekin ondutako ''Igurtzi nazazu berriro, laztana'' ikuskizunarekin gertatu zen.
1994. urtean, EH Sukarra taldearekin kolaboratzen hasi zen. ''Garaien laberintoan'' diskoan (Esan Ozenki, 1994) hitz gehienak Serranok idatzi zituen, eta hala gertatu zen Eibarko taldearen hurrengo diskoetan ere. Hortaz, EH Sukarrako buru Mikel Gorosabel 'Norton'-ek eta Serranok elkarlana zabaltzea erabaki zuten; Serranoren poesia errezitaldietan teklatua jotzen eta musika sortzen hasi zen 'Norton', eta, azkenean, Lorelei prestatu zuten<ref name=":0">{{Cite web|url=http://www.idazleak.eus/fitxategiak/ckfinder/files/Hegats_WEB(1).pdf|izenburua=Idazlea galdu da ahaire baten lanbropean|sartze-data=2017-12-30|egunkaria=Hegats|aldizkaria=|abizena=Barandiaran Arteaga|izena=Gotzon|egile-lotura=|data=2013|hizkuntza=|formatua=PDF|orrialdea=
Lehen diskoa aurkezteko Euskal Herri osoa zeharkatu ostean, luze gabe bigarren lanerako kantuak prestatzeari ekin zioten, eta ''Tatuatu zenidan zerua'' heldu zen (Gaztelupeko Hotsak, 1999). Bakardadeari eta zoriontasunari buruzko lan horretan, soinua gogortu egin zuen taldeak, baina hala ere, hitzek jarraitzen zuten izaten garrantzi handiena: «Diskoa hitz ederrez josten saiatu gara, jendea ohi dadin Lorelei ez dela bakarrik musika talde bat, horren atzetik badagoela poesia eta musika lotzen dituen lan bat» (3).
|