Asier Serrano: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→Bizitza: zuzenketatxoak |
→Bizitza: zuzenketatxoak |
||
5. lerroa:
== Bizitza ==
[[E.H. Sukarra|EH Sukarra]] taldeko letragilea eta [[Lorelei (musika taldea)|Lorelei]] taldearen abeslari eta gidari izandakoa da.
Lorelei Asier Serrano idazle eta kantariak eta [[Mikel Gorosabel]] musikariak (EH Sukarra) 1990eko hamarkadan sortutako taldea izan zen.
EH Sukarra taldearen diskoetan hasitako lankidetzari segida eman zioten pop lirikoko proiektu honetan. Serranoren ''Bada hiri gorri bat'' poema liburuan oinarrituriko disko batekin plazaratu zen taldea 1997an, eta geroago ''Tatuatu zenidan zerua'' kaleratu zuen. Azken urteetan, bakarkako zenbait disko kaleratu ditu Serranok, eta literatur ibilbidea ere egin du.
[aldatu] Biografia
90eko hamarkadaren hastapenetan, arreta piztu zuen Asier Serranok (Eibar, Gipuzkoa, 1975). Lubaki Banda literatur taldeko kide izan zen, artean oso gazteak ziren beste zenbait idazlerekin batera: [[Harkaitz Cano]], [[Gari Berasaluze|Garikoitz Berasaluze]], [[Xabier Aldai]] eta [[Xabier Gantzarain]], besteren artean. Poesia da Serranok betidanik jorratu duen esparrua, eta hau jendearengana eramateko kezkak bultzatu zuen musikan ere aritzera. Poesiaren herritartzeko gaitasunari buruz jarrera ezkorra agertu zuen elkarrizketa batean: «Batere kasurik ez dio egiten jendeak poesiari. Gainera, nire ustez, hala izan behar du. Poesia subnormalentzat da. Ni ere poesia errezitaldietan asko aspertzen naiz. Poesiak minorizatua eta minoritarioa izan behar du» (1). Poesia eta musika nahasteko hainbat ahaleginetan aritu zen, Hilakotz taldearekin ''Ane gutun galdua'' errezitaldia sortu eta maketa grabatu zuen, baina saio arrakastatsuena [[Mikel Markez]] kantariarekin eta [[Joxemari
1994. urtean, EH Sukarra taldearekin kolaboratzen hasi zen. ''Garaien laberintoan'' diskoan (Esan Ozenki, 1994) hitz gehienak Serranok idatzi zituen, eta hala gertatu zen Eibarko taldearen hurrengo diskoetan ere. Hortaz, EH Sukarrako buru Mikel Gorosabel 'Norton'-ek eta Serranok elkarlana zabaltzea erabaki zuten; Serranoren poesia errezitaldietan teklatua jotzen eta musika sortzen hasi zen 'Norton', eta, azkenean, Lorelei prestatu zuten<ref>{{Cite web|url=http://www.idazleak.eus/fitxategiak/ckfinder/files/Hegats_WEB(1).pdf|izenburua=Idazlea galdu da ahaire baten lanbropean|sartze-data=2017-12-30|egunkaria=Hegats|aldizkaria=|abizena=Barandiaran Arteaga|izena=Gotzon|egile-lotura=|data=2013|hizkuntza=|formatua=PDF|orrialdea=92. orr}}</ref>. Serranok argitaraturiko ''Bada hiri gorri bat'' poema liburutik abiatu zen Lorelei lehen kantuak egiteko. «Emakumearen ezpain gorrien irudia hartu dugu Loreleirentzat, ez maitasun perfektoaren gisa, morboaren eta gogoaren inguruan kokatuta baizik» (2). EH Sukarraren rock gogorrarekin zerikusirik ez zuen poema horietarako
Lehen diskoa aurkezteko Euskal Herri osoa zeharkatu ostean, luze gabe bigarren lanerako kantuak prestatzeari ekin zioten, eta ''Tatuatu zenidan zerua'' heldu zen (Gaztelupeko Hotsak, 1999). Bakardadeari eta zoriontasunari buruzko lan horretan, soinua gogortu egin zuen taldeak, baina hala ere, hitzek jarraitzen zuten izaten garrantzi handiena: «Diskoa hitz ederrez josten saiatu gara, jendea ohi dadin Lorelei ez dela bakarrik musika talde bat, horren atzetik badagoela poesia eta musika lotzen dituen lan bat» (3).
Bigarren diskoa plazaratu eta gero, banandu egin zen taldea. Geroztik, Serranok hiru disko kaleratu ditu bere izenean: ''Ez esan inori'' (Gaztelupeko Hotsak, 2002), ''Gerrari bai'' (Oihuka, 2003) eta ''Hoteleko kantuak'' (Oihuka, 2005). Bere hitzak hainbat talde eta abeslarik erabili dituzte kanturako: [[Gari (musikaria)|Gari]], [[Exkixu]], [[Eraso!]], [[Jexuxmai Lopetegi]], [[Tapia eta Leturia Band]], [[Patxi Saiz]]...
Halaber, idazle curriculuma ere nabarmen luzatu du Serranok azken urteotan, nobelak (''Eskuetan mapak'', 2007; ''Zuloan'', 2007; ''Erlojugilea'', 2009), narrazioak (''Hoteleko kontuak'', 2001) eta poesia
== Lanak ==
|