Ukrainako historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
3. lerroa:
== IX. mendea - XIX. mendea: inbasioen garaia ==
[[Fitxategi:Kievan_Rus_en.jpg|thumb|290px|<small>[[Kieveko Rusa|Kieveko PrintzerriarenPrintzerria]] mapa, XI. mendea.</small>mendean]]
Ukrainako nazioak IX-XII. mendeetan [[Kieveko Rusa|Kieveko estatuaren]] mende izan zen lurraldean du sorrera. [[1238]]-[[1240]] urteetan [[mongol]]ak sartu ziren lurralde horretan. Kieveko printzerria guztiz ahulduta geratu zen eta, egoera horrez baliatuta, [[Lituaniako dukerria]]k hegoaldea eta [[Polonia]]k [[Galitzia]]-[[Volinia]] hartu zituzten. Lituaniak eta Poloniak bat egin zutenean ([[Lublingo hitzarmena]], [[1569]]), Poloniak hartu zuen Ukraina. Hauen eraginez, Ukrainako sartaldeko ortodoxoak [[1596]]an sortu zen [[Ekialdeko Eliza katolikoak|Eliza uniatari]] lotu zitzaizkion.
 
23. lerroa:
[[1918]]ko urtarrilean Kieveko [[Verkhovna Rada|Radak]] bakeak egin zituen [[Alemania]]rekin. Otsailean, alemaniarrek Kiev hartu, [[boltxebike]]ak egotzi eta aginpidea berenganatu zuten. Baina [[Lehen Mundu Gerra|gerran]] galtzaile atera zirenean [[Symon Petliura]] nazionalistak hartu zuen lehendakaritza eta gobernu burujabea eratu zuen berriz Kieven. [[Galitzia]] Kievi lotu zitzaion [[1919]]ko urtarrilean, baina Poloniako gudarosteak konkistatu zuen ekainean. [[Transkarpatiako oblasta|Transkarpatia]] [[Txekoslovakia]]ri lotu zitzaion eta [[Errumania]]k [[Bukovina]] eta [[Besarabia]] hartu zituen.
 
[[File:Flag of Ukrainian SSR.svg|thumb|150px|float|left|<small>[[Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialista]]ko bandera.</small>]]
[[File:GolodomorKharkiv.jpg|thumb|220px|float|right|<small>[[Holodomor]]-ek [[Kharkiv]]en eragindako biktimak, ([[1933]]).</small>]]
[[File:Site of Janowska Nazi Camp - Lviv, 1944.jpg|thumb|220px|float|right|<small>Janowskako [[kontzentrazio-esparru]] nazia, [[Lviv]]etik hurbil.</small>]]
[[1919]]-[[1920]] urteetan, [[Anton Denikin]] jeneralaren [[Armada Zuria]], [[Kharkivko Errepublika]]ko [[Armada Gorria]] eta Petliuraren ukrainar gudarostea borrokatu ziren Sortaldeko Ukrainan. 1920ko maiatzean, Gudaroste Zuriak atzera egin zuenean. Poloniak Kiev hartu zuen eta Gudaroste Gorriari aurre egin zion. [[Rigako hitzarmena]]k eman zion amaiera poloniarren eta sobietarren arteko gerrari, [[1921]]eko martxoan. Poloniako muga [[1792]]kora atzeratu zen: ekialdeko [[Galitzia]] eta [[Volinia]].
 
37. lerroa:
[[1986]]ko apirilean [[Txernobylgo hondamendia|istripu larria]] izan zen [[Txernobyl]]go zentral nuklearrean, [[Kiev]]etik 130 kilometrora, oso ondorio latzak eragin zituena 5 milioi pertsonarengan (datu ofizialen arabera 600 pertsona hil ziren). Gertaera horrek gobernuaren aurkako oposizioa berpiztu zuen. [[1989]]ko amaieran errepublikaren burujabetasunaren eta [[perestroika]]ren aldeko higikundea sortu zen ([[Rukh]]), Kieveko intelektualez eta [[preso politiko]] ohiez osatua. [[1990]]ko martxoko hauteskundeetan komunistak atera ziren garaile, eta Rukh-ek emaitza onak izan zituen mendebaldean. Legebiltzarreko lehendakariak, [[Leonid Kravtxuk]]ek, jarrera nazionalista gero eta tinkoagoa hartu zuen.
 
[[Fitxategi:Lesser_Coat_of_Arms_of_Ukraine.svg|thumb|150px|float|left|[[Ukraina]]koren armarria, 1992ko otsailetik.]]
1991ko otsailean [[Krimeako Errepublika Autonomoa|Krimeari]] autonomia ([[1922]]-[[1945]] urteetan ere izan zuena) itzultzea erabaki zuen Legebiltzarrak. [[Mikhail Gorbatxov|Gorbatxoven]] aurkako estatu kolpearen ondoren, [[1991]]ko abuztuaren 24an burujabetasuna eskatu zuen Ukrainak, abenduaren 1eko erreferendumean emandako botoen %90ek berretsi zuena. Leonid Kravtxuk hautatu zuten lehendakari. Hilabete horretan bertan [[Estatu Independenteen Erkidegoa]] sortu zuen [[Errusia]] eta [[Bielorrusia]]rekin batera.
 
50. lerroa:
[[Leonid Kravtxuk|Kravtxuken]] kanpo politika moderatuaren kontra, Biltzar Gorenak Ukrainan ziren [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|SESBeko]] arma nuklear guztiak bereganatzea erabaki zuen. Sobietar Batasunaren desagertzearen ondoren munduko hirugarren potentzia nuklear bihurtu zen Ukraina. Baina Kravtxuk ahuldurik zegoen, politika alorrean batez ere, eta Itsaso Beltzeko ontziak Errusiari ematea erabaki zuen. Horrela, Moskurekin [[petrolio]] eta [[gas natural|gasaren]] truke zuen zorra ordaintzen zuen. Bien bitartean, [[ekonomia]]k hondoratzen jarraitzen zuen, eta hileko [[inflazio]]a % 100ekoa zen. Azkenik, Kutxmak dimititu egin zuen.
 
[[Fitxategi:Ukraine.LeonidKuchma.01.jpg|thumb|200px|float|right|<small>[[Leonid Kutxma]], Ukrainako presidentea [[1994]]-[[2005]] bitartean .</small>]]
[[1994]]an izan ziren [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasuna]] desegin ondorengo lehenengo hauteskundeak. [[Leonid Kutxma]] Lehen ministro izandakoak irabazi zituen hauteskunde haiek, eta presidente berriak Errusiarekiko harremanak estutzeko eta EIEn ([[Estatu Independenteen Erkidegoa]]) sartzeko asmoa azaldu zuen. 1994an eta [[1995]]ean zehar bai egoera ekonomikoak bai sozialak okerrera egin zuten. [[Barne produktu gordin|BPG]] %20 baino gehiago jaitsi zen 1994an, eta %12tik gora 1995ean, eta bizi maila ere asko jaitsi zen. 1997an [[Pavlo Lazarenko]] Lehen ministroa ustelkeriaz salatu zuten eta kargua utzi behar izan zuen. Haren ordez [[Valeri Pustovoitenko]] jarri zen. Urte horretan bertan arma nuklearrak kentzeko hitzarmen bat izenpetu zuten [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuek]], [[Bielorrusia]]k, Errusiak, [[Kazakhstan]]ek eta Ukrainak.