Fabian Gottlieb von Bellingshausen: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
3. lerroa:
 
== Biografia ==
[[Baltikoko alemaniarrak|Baltikoko alemaniar]] familia batean jaioa, 10 urte zituela kadete gisa lan egin zuen. Kronstdadteko Itsas Akademian graduatu zen 18 urte zituela. [[1819|1819an]], [[Alexandro I.a Errusiakoa|Alexandro I.a Errusiako]] Tsarrak [[Hegoburua|Ipar polora]] espedizio zientifikoa bidali zuen. Bellingshausen, [[Mikhail Lazarev]] kapitania zuen ''Mirny'' korbetarekin lagunduta, ''[[Vostok (itsasontsia)|Vostok]]'' bandera-ontzian espedizio-buru izan zen. 1820. urtean, zuzentzen zuen flotak [[Zirkulu polar antartikoa]] zeharkatu zuen. 1820ko [[Urtarrilaren 27|urtarrilaren 27an]], [[Antartika|Antartikako]] lur kontinentala ikusi zuen, gutxi gorabehera {{Koord|69°|21'|28"|S |2°|14'|50" |W}} koordenatuetan, eta horregatik, iturri askok kontinentearen aurkitzailea dela uste dute.<ref>Ikus azterketa zehatza hemen: Jones. A. G. E. (1982). ''Antarctica observed: Who discovered de Antarctic continent?''. Whitby: Caedmon of Whitby Press.</ref> Ia 3 urte iraun zuen kanpainan, 1821. urtean, [[Petri I.a uhartea]] eta [[Alexandro I.a uhartea]] aurkitu zituen, bakoitza bere tsar errusiarren ohoretan horrela izendatua, eta [[Hegoaldeko Georgiak]] uharteak esploratu zituen. 
 
[[1828-29ko Errusia-Turkia Gerra|1828-29ko Errusia-Turkia Gerran]] nabaritu zen, batez ere [[Itsaso Beltza|Itsaso Beltzean]]. Kronstadteko gobernadorea izan zen, non estatua bat eraiki zuten bere oroimenean. ''Bi espedizio ozeano glaziarrera eta Lurraren inguruko bidaia'' ([[San Petersburgo]], 1831), eta ''itsasoan punteria egiteko modua'' idatzi zituen. Kronstadtean hil zen 1852an, almiranteorde maila izanez.