Galitzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Historia: barne lotura zuzenketa
35. lerroa:
[[IX. mende]]tik aurrera [[Kieveko Rusa]]ri loturik egon zen. Printzerri burujabe bihurtu zen [[1087]]an eta indar handiko lurralde aberatsa izan zen ekialdeko Galitzia. [[1199]]an Galitziako aitonen semeek aginpidea eskuratu zuten eta Galitziako lurraldea eta [[Volinia]] batu zituzten. [[1349]]an [[Kasimiro III.a Poloniakoa|Kasimiro III.a Handia]] [[Polonia]]ko erregeak Galitziako mendebaldea bereganatu zuen, eta haren mendean egon zen [[XVIII. mende]]a arte. Ekialdea, berriz, [[Lituaniako Dukerri Handia]]ren barnean gelditu zen.
 
[[1772]]an, Poloniako lurraldeak bereizi zirenean, Galitzia ekialdekoa [[Austria]]ren esku geratu zen, Poloniaren ekialdeko beste lurralde batzuekin batera. [[1795]]ean [[Krakovia]], [[Sandomierz]] eta beste zenbait lurralde hartu zituen Austriak eta eta Galitziako probintzia osatu zuen, hiriburua [[Lviv]]en zuena. [[1809]]an, [[Napoleon]] [[Wagramgo gudua]]n nagusitu eta gero, Polonia ([[Varsoviako Dukerri Handia]]) eta [[Errusia]] jabetu ziren Galitziaz, [[Vienako Batzarra]]k ([[1815]]) Austriari itzuli zion arte. Poloniaren esku izandako Austriaren lurraldeak ''[[Galitzia eta Lodomeriako Erresuma'']] izena hartu zuten ordutik aurrera. [[1867]]an esklabotasuna legez kanpo utzi zuen Austriak eta administrazio autonomia handia eman zion Galitziako erresumari. [[XIX. mende]]aren bukaeran, Galitzia ekialdeko biztanleek (ukrainarrek) poloniarren aginpidea murriztu nahi izan zuten eta ukrainarren abertzale mugimendua sortu zen.
 
XIX. mendetik aurrera, galitziar askok migratu behar izan zuen; jomuga nagusiak [[Argentina]], [[Brasil]], [[Kanada]] eta [[Ameriketako Estatu Batuak]] izan dira. [[XX. mende]] hasieran Galitzian bizi ziren 800.000 [[judu]]etatik, 200.000 edo 300.000 joan ziren, gerra eta [[pogrom]]etatik ihesi.