Rosa Luxemburg: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
9. lerroa:
 
Sozial-demokraten eskolako ekonomia politikoko irakasle izan ondoren, ''Die Akkumulation des Kapitals'' (1913, ''Kapital metatzea'') argitaratu zuen, [[kapitalismo]]ak [[inperialismo]]aren fasean biziko zituzkeen kontraesanez. II. Internazionalaren porrotak eta Lehen Mundu Gerraren aurrean Alemaniako politikari sozialdemokrata askok erakutsi zuten portaera gerrazaleak bultzatu zuen 1915ean Rosa Luxemburg, [[Karl Liebknecht]], [[Franz Mehreing]] eta [[Clara Zetkin]]ekin batean, ''[[Espartakus Taldea]]'', joera iraultzaile [[antimilitarismo|antimilitaristakoa]], sortzera. Espetxean (1915-1916;1916-1918) segitu zuen bere ''Ekonomia politikorako sarrera'' inoiz amaituko ez zuen obra idazten eta bertatik jarraitu zituen [[Errusiako Iraultza]]ren gorabeherak. 1918an aske utzi zuten Alemaniako iraultzaldiaren ondoren, ''Die rote Fahne'' egunkaria sortu eta Alemaniako alderdi komunista bultzatu zuen (1918ko abendua). [[Iraultza espartakista]]n parte hartu zuen 1919ko urtarrilean, hasieran aurka zegoen arren, eta hil bereko 15ean preso hartu eta hil zuten aurkakoek.
 
{{esaera2|
Ingalaterran orain dela mende eta erdi industria modernoa sortu zenetik, munduko ekonomia kapitalista egiazki gizadiaren min eta dardaren artean hazi zen. Produkzio adar bat bestearen atzetik bereganatu zituen, herrialde bat bestearen atzetik bereganatu. Lurraren zokorik urrunenera heldu da lurrunaren eta elektrizitatearen, suaren eta ezpataren bidez, txinatar harresi guztiak bertan behera bota eta gaur egungo gizadiaren batasun ekonomikoa finkatu mundu mailako krisien garaiaren bitartez, aldian aldiko katastrofe kolektiboen bidez. Kapitalismoak eragindako miseriak kanporatutako italiar proletarioa Argentina edo Kanadara heltzerakoan, bertan Estatu Batuetatik edo Ingalaterratik inportatutako kapitalaren zama aurkituko du. Eta bere herrialdean geratzen den eta bizimodua zintzoki atera nahi duen alemaniar proletarioa mundu osoko produkzioaren eta merkataritzaren martxaren menpean dago, bere ongizateari dagokionean. Lana aurkituko duen ala ez, emaztea eta seme-alabak elikatzeko nahikoa soldata irabaziko duen, asteko zenbait egunetan zehar behartutako aisialdira edo gau eta egun gehiegizko lanaren infernura kondenatuta izango den, hori guztia etengabe Estatu Batuetako kotoi-uztaren, Errusiako gari-uztaren, Afrikako urre- edo diamante-meategi berrien aurkikuntzaren, Brasilgo gatazka iraultzaileen, mugasari-gerren, diplomazia-borroken eta bost kontinenteetako guden menpe dago. Gaur egungo bizitza kolektibo eta politikoaren eraketan ez dago, alde batetik, herriak eta herrialdeak multzo handi batean biltzen dituen geroz eta oinarri ekonomiko estuago eta sendoago horren eta, beste aldetik, herriak artifizialki hainbat sektore arrotz eta etsaietan muga-postu, mugasari eta militarismoaren bidez banatu nahi dituen estatuen gainegitura politikoaren arteko kontraesan garbia baino gauza erabakioarragorik.
 
'''Ekonomia Politikorako Sarrera'''|<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Kondaira|hizkuntza=eu-ES|url=http://www.kondaira.eus/index.php/kondaira/historiaMateriala/testuak}}</ref>. Testu osoa irakurtzeko [https://wikisource.org/wiki/Ekonomia_Politikorako_Sarrera Wikisourcen duzu eskuragarri]}}
 
== Erreferentziak ==