Globalizazio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
9. lerroa:
 
{{esaera2|
Hemen, laburki, industri-adar moderno baten historia zirriborratu dugu, bost kontinentetan zehar garatzen den historia bat, milioika giza-bizitza hartzen dituena, leku batean krisi bezala agertzen zaiguna, beste batean gosete gisa, gerra zein iraultza bezala pizten dena, eta bidean aberastasunezko urrezko mendiak eta miseriazko amildegiak, odolez tindatutako giza-laneko izerdi jario ugariak uzten dituena.
Ingalaterran orain dela mende eta erdi industria modernoa sortu zenetik, munduko ekonomia kapitalista egiazki gizadiaren min eta dardaren artean hazi zen. Produkzio adar bat bestearen atzetik bereganatu zituen, herrialde bat bestearen atzetik bereganatu. Lurraren zokorik urrunenera heldu da lurrunaren eta elektrizitatearen, suaren eta ezpataren bidez, txinatar harresi guztiak bertan behera bota eta gaur egungo gizadiaren batasun ekonomikoa finkatu mundu mailako krisien garaiaren bitartez, aldian aldiko katastrofe kolektiboen bidez. Kapitalismoak eragindako miseriak kanporatutako italiar proletarioa Argentina edo Kanadara heltzerakoan, bertan Estatu Batuetatik edo Ingalaterratik inportatutako kapitalaren zama aurkituko du. Eta bere herrialdean geratzen den eta bizimodua zintzoki atera nahi duen alemaniar proletarioa mundu osoko produkzioaren eta merkataritzaren martxaren menpean dago, bere ongizateari dagokionean. Lana aurkituko duen ala ez, emaztea eta seme-alabak elikatzeko nahikoa soldata irabaziko duen, asteko zenbait egunetan zehar behartutako aisialdira edo gau eta egun gehiegizko lanaren infernura kondenatuta izango den, hori guztia etengabe Estatu Batuetako kotoi-uztaren, Errusiako gari-uztaren, Afrikako urre- edo diamante-meategi berrien aurkikuntzaren, Brasilgo gatazka iraultzaileen, mugasari-gerren, diplomazia-borroken eta bost kontinenteetako guden menpe dago. Gaur egungo bizitza kolektibo eta politikoaren eraketan ez dago, alde batetik, herriak eta herrialdeak multzo handi batean biltzen dituen geroz eta oinarri ekonomiko estuago eta sendoago horren eta, beste aldetik, herriak artifizialki hainbat sektore arrotz eta etsaietan muga-postu, mugasari eta militarismoaren bidez banatu nahi dituen estatuen gainegitura politikoaren arteko kontraesan garbia baino gauza erabakioarragorik.
Bizitzaren ikaraldiak dira, herrien barne-muinetara heltzen diren urruneko eraginak, baina nazioarteko merkataritzaren estatistika lehorren zifrek batere islatzen ez dituztenak.
 
'''Rosa Luxemburg, 1916-1917'''|<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Kondaira|hizkuntza=eu-ES|url=http://www.kondaira.eus/index.php/kondaira/historiaMateriala/testuak}}</ref>. Testu osoa irakurtzeko [https://wikisource.org/wiki/Austria-Hungariaren_ultimatuma_Serbiari Wikisourcen duzu eskuragarri]}}