Frankoak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
32. lerroa:
 
[[Mersengo Hitzarmena|Mersengo Hitzarmenean]] ([[870]]) erresuma horiek banandu egin ziren berriro, batez ere lehenengoa. [[Karlos III.a Gizena|Karlos Gizenaren]] agindupean, Karolingiar Inperioa, Borgoina izan ezik, batu zen berriz ([[884]]), baina batasun horrek ez zuen luze iraun. Ekialdeko erresuman, aipatutako Germaniako Erromatar Inperio Santua sortu zen [[962]]an. Mendebaldeko erresuman, karolingiar erregeek agintea [[987]] arte izan zuten, [[Luis V.a Frantziakoa|Luis V.aren]] heriotzaren ondoren [[Hugues Capet]], [[Kapeto leinua|kapeto leinukoa]], Frantziako errege bihurtu baitzen.
 
{{esaera2|Antzinako gizarteak bezala, gizarte frankoak hiru zutabe ditu. Marren aur­kako bi klaseen irudia ez da egokia: gizarte-ikuskizuneko aktore nagusiak aris­tokrazia -zeinaren barne-hierarkizazioa, gainera, oso sakona baiten-, eskla­boak eta nekazari askeen komunitateak ditugu. Gizarte-klase menderatzaileak lotura handiagoak ditu antzinako aristokraziarekin, etorkizuneko aristokrazia feudalarekin baino, azken honen ezaugarri batzuk (militarizazioa eta klerikali­zazioa) jadanik sendotzen ari badira ere. Aristokraziaren kokapena esklabo-ja­betzaren ondorio da, beti ere, eta botereak eskaintzen dituen etekinak ditu hel­buru, antzina gertatzen zen bezala. Baina, era honetan, estatu aparatuaren degradazio erremedio gabekoak kondenatutako klase bilakatzen da, hortik lortzen baitzituen, antzina, bere pribilejioen eta baliabideen zatirik handienak. Ezingo du galdutako eremua berreskuratu.
 
'''[[Guy Bois]] (1981)'''|<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Kondaira|hizkuntza=eu-ES|url=http://www.kondaira.eus/index.php/kondaira/historiaMateriala/testuak}}</ref>.}}
 
== Frankoak eta euskaldunak ==