Adam Smith: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
13. lerroa:
 
=== Nazioen Aberastasuna ===
1776an ''Adam Smithek Nazioen Aberastasunaren izaera eta iturriei buruzko saiakera'' edo laburtuz ''Nazioen aberastasuna'' (''[[The Wealth of Nations]]'') idatzi zuen. Lan honengatik ekonomia politikoaren aitzindaritzat du Smith aditu askok. Obra honek [[ekonomia]] politikoa zientzia politiko, etika eta jurisprudentziatik bereizteko ahalegin garbia erakusten digu. Bereizketa honetarako funtsezkoa da merkantilismoari ([[inperio kolonial]]ei gehiago lotua iraultza industrialari baino) eginiko kritika.
 
Nazioen aberastasunaren tesi nagusia (ongizate sozialaren gakoa hazkunde ekonomikoan datza) lanaren banaketaren bidez indartzen da. [[Lanaren zatiketa|Lanaren banaketa]], bere aldetik, merkatuen zabalpenaren eta espezializazioaren bidez sakontzen da.
 
Obra honen berezitasunetako bat norberekoikeriaren bidez ongizate orokorra lortzen denaren aldarrikapena da. Hau askotan era okerrean ulertzen da, ordea, bekaizkeria hutsak ongizatea ekarriko balu bezala. Argi dago ordea, Smithentzat nork bere beharrak asetzeko modu onena bestearen beharrak aintzatetsi eta onartzea dela.
 
{{esaera2|
Norbanako bakoitza betiere ahalegintzen da duen kapital ororentzako inbertsiorik etekingarriena aurkitzen. Nabarmena denez, bere mozkinak bultzatzen du, eta ez gizartearenak. Hala ere, bere interes propioaren jazarpenak bultzatzen du naturalki, edo, hobeto esanda, halabeharrez, nahiago izatera azken finean gizartearentzako etekingarriena suertatzen den inbertsioa.
|<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Kondaira|hizkuntza=eu-ES|url=http://www.kondaira.eus/index.php/kondaira/historiaMateriala/testuak}}</ref>. Testu osoa irakurtzeko [https://wikisource.org/wiki/The_Wealth_of_Nations Wikisourcen duzu eskuragarri]}}
 
Obrak [[historia]]ren [[filosofia]] bat ere badarama bere barnean, [[gizaki]]arena soilik den elkartrukatzeko joera giza garapenaren motore bihurtzen baita. Gainera, [[gobernu]]en politika ekonomikoarentzako erreferente izatea bilatzen du lan honek, Esku Ikusezinaren eraginak ongi gobernaturiko gizartean soilik antzemango baitira.