Ireki menu nagusia

Aldaketak

«IsabellaII.png» fitxategiaren ordez «Portrait_of_Isabella_II_of_Spain.png» jarri da (eragilea: CommonsDelinker; arrazoia: File renamed: Criterion 2 (meaningless or ambiguous name)).
[[1808]]an, [[Napoleon Bonaparte]]k Espainia inbaditu zuen, eta [[Karlos IV.a Espainiakoa|Karlos IV.ak]] Napoleonen anaia [[Josef Bonaparte|Josefen]] alde abdikatu behar izan zuen. Espainiar herriak ez zuen errege hori onartu, eta frantsesen aurkako [[Iberiar Penintsulako Gerra]] hasi zen. [[1810]]ean, [[Cadizko Gorteak]] batzartu ziren, Bonaparteren kontrako indarrak batzeko eta [[1812ko Espainiako Konstituzioa|konstituzio liberala]] idazteko<ref>{{erreferentzia|izena= Rafael |abizena= Sánchez Mantero |url= http://www.artehistoria.com/v2/contextos/6903.htm | izenburua= El camino hacia las Cortes |argitaletxea= artehistoria.com | sartze-data=2017-6-5}}</ref>. [[1814]]an, gudaroste espainiar eta britainiarrek garaitu zituzten Napoleonen osteak, eta borboitarrak itzuli ziren erregetzara [[Fernando VII.a Espainiakoa|Fernando VII.arekin]]. Penintsulako gerra profitatuz, Espainiak Ameriketan zeuzkan kolonia gehienetan iraultzak piztu, eta independentzia adieraziz joan ziren. [[1825]]erako, Espainiak bi kolonia besterik ez zuen Ameriketan: [[Kuba]] eta [[Puerto Rico]]<ref>{{erreferentzia|izena= Federico |abizena= Lara Peinado |izena2= Joaquín |abizena2= Córdoba Zoilo |url= http://www.artehistoria.com/v2/contextos/2580.htm | izenburua= La independencia del Imperio Español |argitaletxea= artehistoria.com | sartze-data=2017-6-5}}</ref>.
 
[[Fitxategi:IsabellaIIPortrait of Isabella II of Spain.png|thumb|160px|right|[[Elisabet II.a Borboikoa (Espainia)|Elisabet II.a]]]]
Fernando VII.ak Napoleonen kontrako gerran idatzi zen konstituzio liberala kendu eta errege absolutu gisa gobernatu zuen, [[1820]]an burgesia liberalak beste konstituzio berri baten mendeko jartzera behartu zuen arte; [[Hirurteko Liberala]] izan zen. [[1823]]an, ordea, Frantziako [[San Luisen Ehun Mila Semeak|San Luisen Ehun Mila Semeen]] laguntzarekin, liberalismoa eraitsi eta absolutismoa ezarri zen berriro. Fernando VII.a hiltzean, [[Elisabet II.a Borboikoa (Espainia)|Elisabet II.a]] bihurtu zen erregina, baina haren osaba [[Karlos Maria Isidro Borboikoa|Karlos Maria Isidrok]] ere galdegin zuen tronua; horrela lehertu zen [[Lehen Gerra Karlista]]. Ez zen dinastia afera hutsa: Elisabet erreforma liberalen eta zentralizazioaren alde zegoen; Karlosen aldekoak berriz, kontserbadoreak ziren, eta foruak errespetatzearen aldekoak<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://karlismoa.euskomedia.org/lehen_karlistaldia_18331840.html | izenburua= Lehen karlistaldia: 1833-1840 |argitaletxea= karlismoa.euskomedia.org | sartze-data=2017-6-5}}</ref><ref name="harluxet"></ref>. [[1840]]an liberalak nagusitu baziren ere, [[1846]]an [[Bigarren Karlistaldia|karlistak altxatu ziren Katalunian]]; orduan ere ez zuten arrakastatik izan<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://karlismoa.euskomedia.org/liberalen_nagusitasuna_18401868.html | izenburua= Liberalen nagusitasuna: 1840-1868 |argitaletxea= karlismoa.euskomedia.org | sartze-data=2017-6-6}}</ref>.