Hiztegigintza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Ikus, gainera: barne lotura zuzenketa
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
1. lerroa:
'''Hiztegigintza''' edo '''lexikografia''' berez hiztegiak egiteko teknika da. Alabaina, denborarekin teoria oso bat ere garatu da honen inguruan, eta gaur egun bi alor ezberdinetan banatu ohi da:
 
* '''Lexikografia praktikoa''' [[hiztegi]]ak biltzeko, idazteko eta editatzeko artea edo teknika da. Hauxe da hiztegigintza adiera hertsian.
* '''Lexikografia teorikoa''' [[hizkuntza]] baten [[lexikoi (argipena)|lexikoiaren]] barruan (hitzen artean) sortzen diren erlazio [[Semantika|semantiko]], [[Sintaxi|sintagmatiko]] eta [[Morfologia (hizkuntzalaritza)|paradigmatikoak]] analizatzen eta deskribatzen dituen jakintzagaia da. Jakintzagai honek, halaber, hiztegietako osagaiez eta hiztegietako datuak elkarrekin lotzen dituzten egiturez teorizatzen du, bai eta hiztegien erabiltzaileek dituzten behar ezberdinez. Alor honi batzuetan '[[metalexikografia]]' izena ere ematen zaio.
Lexikografian diharduenari 'lexikografo' deitzen zaio oro har, eta zehazki hiztegigintzan diharduenari '[[hiztegigintza|hiztegigile]]'.
'''Lexikografia orokorra''' hiztegi orokorren diseinua, bilketa, erabilera eta ebaluazioaz arduratzen da batez ere. Hiztegi orokorrek hizkuntzaren lexikoaren deskribapen orokorra egiten dute. '''Lexikografia berezituak''', berriz, hiztegi berezituak ditu helburu, hots, alor zehatz baten edo batzuen lexikoaren kontu ematen duten hiztegiak; adibidez, zuzenbide hiztegiak edo [http://www.kirolaeuskaraz.net/hiztegiak kirol hiztegiak].
Ez dago adostasunik ea [[lexikologia]] eta lexikografia teorikoa bat diren, ala bakoitza bere aldetik definitu behar diren. Batzuek sinonimotzat hartzen dituzte; beste batzuen ustez, aldiz, lexikologia hizkuntzalaritzaren adarretako bat da. Muga nonbait egotekotan honetan legoke, alegia, lexikografiaren ikergai nagusia hiztegiak direla, eta lexikologiarena hitzak.