Zeruko mekanika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
Atal bat gehitu.
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
Atal bat gehitu.
17. lerroa:
 
Planeten arteko espazio-misio baterako planifikazioa eta orbiten zehaztapena egitea ere zeruko mekanikaren fruitua da. Erabiliena den tekniketako bat '''grabitazio-tiraldia''' da, teknika hau espazio-ontzi edo zunda bat beste planeta batera bidaltzeko erabiltzen da, erregairik erabili gabe. Ontzia edo zunda planeta batetik hurbil igarotzean lor daiteke teknika hau martxan jartzea, ibilgailua azeleratu egiten baita planeten [[Grabitazioa|grabitazio]] indarrengatik.
 
== Problemen adibideak ==
Hiru gorputz edo gehiagoren problema ez da teorikoa, naturan edozein lekutan ikusi daitekeelako, bestalde, bi gorputzen problema ez da problema praktiko bat, naturan ezin dugulako inongo kasuetan ikusi. Jarraian adbide sorta bat:
* [[Alpha Centauri C]] izarraren mugimendua [[Alpha Centauri]] [[Izar bitar|izar-bitarraren]] eraginpean (bi gorputzek masa antzekoa dute)
* [[Espazio zunda|Zunda]] baten mugimendua [[planeta]] bikoitz batera hurbiltzen dagoenean, adibidez, [[Pluton (planeta nanoa)|Plutonera]] bere ilargi [[Karonte (satelitea)|Karonterekin]] (masaren proportzioa 0,147)
* [[Apollo 11]] [[Espazio ontzi|espazio-ontziaren]] mugimendua [[Ilargia|Ilargira]] bidean zihoanean, [[Lurra|Lurraren]] zein Ilargiaren erakarpen-indarraren eraginpean baitzegoen.
* Planeta baten orbita, adibidez, [[Merkurio (planeta)|Merkuriorena]], [[Eguzkia|Eguzkiaren]] inguruan biraka dabilen bitartean beste planeten eragina jasotzen baitu.
 
== Ikus, gainera ==