Franco Modigliani: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
15. lerroa:
 
Era berean, finantza-merkatuak eta inbertitzaileen itxaropenak lotzen zituen eredu bat sortu zuen.
 
== Ekarpen nagusiak ==
=== Enpresaren balioaren teoria ===
[[Merton Miller]]rekin batera, Modigliani-Miller teorema garatu zuen enpresaren ekonomia finantzarioaren esparruan. Honen arabera, baldintza konkretu batzuk betez gero, enpresari berdin zaio akzio bidez (barne finantzazioa) ala zorraren bidez (kanpo finantzazioa) finantzatzea. Inbertsio erabakiak finantzazio erabakiekiko independenteki hartu behar dira enpresan. Enpresaren proiektu bat baliagarria den ala ez erabakitzeko, etorkizuneko errentagarritasunari nola eragiten dion aurreikusi behar da eta, hobetzera joango balitz, nola finantzatuko den erabaki beharko da.
 
Beraz, teoria honen arabera, enpresaren dibidenduen politika ez zaio akzionistari inporta, ez baitu bere balio intrintsekoa aldatzen; akzionistari berdin zaio balioa enpresan depositon egotea ala enpresak, periodikoki, parte bat berari transferitzea.