Poloniako historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
17. lerroa:
== Poloniaren gainbehera ==
Jagellon dinastiako azken erregea, Sigismundo II.a (1548-1572), oinordekorik gabe hil zen. Aurrerantzean erregea Poloniako nobleziak aukeratuko zutela erabaki zen, eta erregearen aginpidea nobleziarenaren mendean geratu zen. [[Vasa dinastia|Vasa etxeko]] erregeen aginpidean Poloniako erreinua hondamendira eraman zuten gerrak izan ziren [[kosako]]en, errusiarren, [[Otomandar Inperioa|otomandarren]] eta [[suedia]]rren aurka. Erreinua deseginez joan zen, lurralde asko galdu ziren, eta bien bitartean, ekonomiak hondoa jo zuen. Egoera hura are larriago bilakatu zen [[XVIII. mendea]]n, eta Polonia auzo-herri indartsuen mendean geratu zen. Lurraldea hiru aldiz banatua izan ondoren Poloniako erreinua guztiz desegin zen.
 
{{esaera2| Aitzitik Poloniako nekazariak bere begirunea era doilorrez eta morronkeriaz adierazten du; lurreraino makurtzen da, kapela kentzen du eta begi bistatik desagertu arte ez du berriz jantziko: guk aurkitu genituenek gurdia geldiarazten zuten gure karroza ikusi bezain laster; hitz bitan beren portaera morrontza doilorraren froga da, eta honek negar eragiten die.
 
'''[[William Coxe]] (1784)'''|<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Kondaira|hizkuntza=eu-ES|url=http://www.kondaira.eus/index.php/kondaira/historiaMateriala/testuak}}</ref>. Testu osoa irakurtzeko [https://wikisource.org/wiki/Travels_into_Poland,_Russia,_Sweden,_and_Denmark Wikisourcen duzu eskuragarri]}}.
 
== Polonia banatua ==