Lituaniako historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
17. lerroa:
1501ean, bestalde, hasi ziren lituaniarren eta poloniarren arteko tirabirak, erregeak nongoa behar zuen erabaki gabeko auzia baitzen, eta erne zirauten betiere teutoi zaldunek, garai batean nagusi izan ziren lurraldeetan berriro sartzeko prest.
 
[[1568]]an, berriro [[Polonia]]ri lotuta, [[Bi Nazioen Errepublika]] edo Polonia-Lituania mankomunitatea sortu zuen. Lotura hau dinastikoa baino ez zen, Lituaniak bere autogobernua mantendu baitzuen. 1569an desagertu zen Lituaniako Dukerri Handia, Poloniako erregearen manupean geratu baitzen Lituania (Lublingo ituna, 1569). Joan Sobieski III.a Polonia eta Lituaniako erregeak (1674-1696) garaipen handiak lortu zituen [[suedia]]rren aurka, baina Errusiako erregearen aurrean amore eman behar izan zuen (Moskuko hitzarmena, 1686). Moskuko [[tsar]]raren mendean geratu zen Lituaniaren barnean zegoen Bielorrusia).
 
{{esaera2|Lituaniako nekazariek ez dute zinez ezer behar. Haien gurdietan ez dago burdinazkorik; bridak eta zaldien lokarriak zuhaitz-azalaz edo adar espartzatuz eginak dira. Txabolak, altzariak eta gurdiak egin ahal izateko lanabesen artean aizkora besterik ez dute. Janzteko aski dira alkandora eta oihal zarpailezko galtzak, artile kaxkarrezko jipoi-barnekoa edo ahari larruzko berokia, artilezko estalkidun feltrozko kapela biribila eta zuhaitz-azalaz egindako oinetakoak. Haien txabolak bata bestearen gainean jarritako zuhaitz enborrez eginak dira, oholez estalirik.
 
'''[[William Coxe]] (1784)'''|<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Kondaira|hizkuntza=eu-ES|url=http://www.kondaira.eus/index.php/kondaira/historiaMateriala/testuak}}</ref>. Testu osoa irakurtzeko [https://wikisource.org/wiki/Travels_into_Poland,_Russia,_Sweden,_and_Denmark Wikisourcen duzu eskuragarri]}}.
 
== Errusia, Lehen Errepublika eta SESB ==