Lituania: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
176. lerroa:
Lituaniak eta Poloniak beren erakundeak gorde zituzten, baina elkarren arteko arazoak areagotu ziren [[XV. mende]]aren bukaeratik aurrera. [[1480]]an [[Ivan III.a Errusiakoa|Ivan III.a]] [[Moskuko Printzerria|Moskuko printze handiak]] Errusia guztietako errege izendatu zuen bere burua; Bielorrusiako alde handiena, ordea, Lituaniako lurraldearen barnean zegoen. [[1501]]ean, bestalde, hasi ziren lituaniarren eta poloniarren arteko tirabirak, erregeak nongoa behar zuen erabaki gabeko auzia baitzen, eta erne zirauten betiere teutoniar zaldunek, garai batean nagusi izan ziren lurraldeetan berriro sartzeko prest.
 
[[1569]]an, [[Lublingo Ituna]]ren bitartez, desagertu zen Lituaniako Dukerri Handia, Poloniako erregearen manupean geratu baitzen Lituania. [[Joan III.a Sobieski]] Polonia eta Lituaniako erregeak ([[1674]]-[[1696]]) garaipen handiak lortu zituen suediarren aurka, baina Errusiako erregearen aurrean amore eman behar izan zuen. [[1686]]an [[Moskuko Ituna]] sinaturik, Moskuko tsarraren mendean geratu zen Lituaniaren barnean zegoen Bielorrusia. [[1795]]ean, Poloniaren hirugarren banaketan, [[Errusiako Inperioa]]ren barnean geratu zen Lituaniako lurraldea, [[Prusiako Erresuma]]k hartua zuen [[Suwalki]] lurraldea izan ezik.
 
{{esaera2|Lituaniako nekazariek ez dute zinez ezer behar. Haien gurdietan ez dago burdinazkorik; bridak eta zaldien lokarriak zuhaitz-azalaz edo adar espartzatuz eginak dira. Txabolak, altzariak eta gurdiak egin ahal izateko lanabesen artean aizkora besterik ez dute. Janzteko aski dira alkandora eta oihal zarpailezko galtzak, artile kaxkarrezko jipoi-barnekoa edo ahari larruzko berokia, artilezko estalkidun feltrozko kapela biribila eta zuhaitz-azalaz egindako oinetakoak. Haien txabolak bata bestearen gainean jarritako zuhaitz enborrez eginak dira, oholez estalirik. Zinez desberdinak dira txabola hauek eta Suitzako nekazarien etxeak, nahiz eta material berberaz eginak izan. Eta ohiturak are desberdinagoak: den-denak azaleratzen ditu jarrera desberdinak. Suitzako nekazaria irekia, egiatia, trauskila baina jatorra da; aurkitzen duen jendea buruaren mugimendu batez edo kapelara eskua axolagabeki eramanez agurtzen du; baina gizabidearen ikurraz jantzita dago, harrokeria orok mintzen du eta ez du inolaz ere irainik onartzen. Aitzitik Poloniako nekazariak bere begirunea era doilorrez eta morronkeriaz adierazten du; lurreraino makurtzen da, kapela kentzen du eta begi bistatik desagertu arte ez du berriz jantziko: guk aurkitu genituenek gurdia geldiarazten zuten gure karroza ikusi bezain laster; hitz bitan beren portaera morrontza doilorraren froga da, eta honek negar eragiten die.
 
'''[[William Coxe]] (1784)'''|<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Kondaira|hizkuntza=eu-ES|url=http://www.kondaira.eus/index.php/kondaira/historiaMateriala/testuak}}</ref>. Testu osoa irakurtzeko [https://wikisource.org/wiki/Travels_into_Poland,_Russia,_Sweden,_and_Denmark Wikisourcen duzu eskuragarri]}}.
 
=== Aro Garaikidea ===