Feudalismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
11. lerroa:
 
Feudalismoa batez ere IX. mendean zabaldu zen ekonomia sistema eta lurraren jabetza izateko modu berezia izan zen. Sortu zenean, lurraren jabetza bizitza osorako izaten zen, baina geroago lurra [[herentzia (argipena)|herentziaz]] hartzen zuten aitoren semeek. Era horretan erregearen ahalmenak behera egin zuen, eta nobleen familiak aberastu ziren. Eliza ere modu berean zegoen eratua: [[zaldun]]ek aukeratzen zituzten [[apezpiku]]ak eta [[apaiz|abadeak]], eta haiek, ordainetan, zerbitzuak eskaintzen zizkieten nobleei. Legearen alorrean, feudalismoak bertako agintarien gorteen ordez, jaun baten mendekoez osatutako gorteak ezarri zituen.
 
{| class="toccolours" style="float: right; margin-left: 1em; margin-right: 2em; font-size: 85%; background:#c6dbf7; color:black; width:30em; max-width: 40%;" cellspacing="5"
| style="text-align: left;" | '''Zaldun batek Cluny ordenari egindako dohaintzaren (1089) adibidea'''<br />
Nik, Josseran, zalduna, Cipierre-koa ere deitua, Odile nire emaztearekin, biok nahi dugu denek (...) jakin dezaten (...) Jainkoari eta Pedro eta Paulo bere apostolu santuei eta baita Hugo abade agurgarriak zuzentzen dituen Cluny-ko fraileei ere dohainean ematen diegula, gure eta gure arbasoen arimarengatik, gure menpean dagoen Chaselle deritzan Macon-en dagoen domeinu bat, hots, eliza eta kanposantua, mahastiak eta zelaiak, galtzuak eta basoak, errotak eta urak, ur-lasterrak, Ameuyny-ko elizatik Plantes-eko "condamina"-raino (...), Bray-ko baso eta Taize-ko zelaietaraino, eta Chisse-ko basoraino, eta lur guztia, landua ala ez, muga hauen barnean manso-arena bezala onartzen dena: eta muga horietatik kanpo Notre-Dame de Chaselle-ko elizaren menpean legokeena (...) ematen diegu. Letaud eta Atton gure semeek ere onartzen eta baieztatzen dutelarik. Halaber morroi hauek ematen ditugu: Guy errotaria eta bere seme-alabak; Humberto eta bere emazte eta seme-alabak; Joussaud itzainaren seme-alabak; halaber bestejossaud eta bere seme-alabak; Roberto-ren semea den Humberto, eta bere ama, eta Mainberto-ren seme-alabak; baita Giraud-en semea, Alerico-ren seme-alabak ere; Joan eta bere seme-alaben erdia; Vicenterrotaria eta bere seme-alaben erdia; Engeaume eta bere seme-alaben erdia. Azken hiru hauen emazteei dagokienez, bakoitzarengandik zentsu bezala bakarrik zortzi denier hartuko ditugu, bizi garen bitartean. Baita Maria eta bere seme-alabak ere ematen ditugu. Nire emaztearen izeba Ameliak fraile hauei eman zien domeinuaren zatiaren dohainari dagokionez, Ricardo eta Godofredo bere semeek onartu zutena, guk onesten dugu. Zaldun batek berme moduan gordetzen duen elizaren hamarrenari dagokionez, hitz ematen dugu beroni konpentsazio modura ematea, berak onartzen badizkigu, bost solde Macon-eko lur baten gaineko errenta bezala (...) Jaunaren Gizakundearen 1089.eko urtean egina, Felipe Frantziako erregearen erregetzan..<br />
|-
| style="text-align: left;" |
|}
 
Estatu zentralistak sendotzeak, hirien indar ekonomikoak, burgesiak eta merkataritzaren gorakadak feudalismoaren amaiera ekarri zuten; XIII. mendean hasi zen desegiten, baina artean zenbait mendez egin zuen aurrera, erabat desagertu arte. Munduko beste lurraldeetan ere izan ziren antzeko ezaugarriak zituzten sistemak, [[Japonia]]n adibidez. XIV. mendearen bukaerarako feudalismoak Europako gizartean indarrik ez bazuen ere, gizarte guztietan utzi zituen arrastoak (zergak biltzea, jaunen eta zerbitzarien arteko betebehar eta eskubideak...) erakunde sortu berrietan.