Feudalismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
14. lerroa:
Estatu zentralistak sendotzeak, hirien indar ekonomikoak, burgesiak eta merkataritzaren gorakadak feudalismoaren amaiera ekarri zuten; XIII. mendean hasi zen desegiten, baina artean zenbait mendez egin zuen aurrera, erabat desagertu arte. Munduko beste lurraldeetan ere izan ziren antzeko ezaugarriak zituzten sistemak, [[Japonia]]n adibidez. XIV. mendearen bukaerarako feudalismoak Europako gizartean indarrik ez bazuen ere, gizarte guztietan utzi zituen arrastoak (zergak biltzea, jaunen eta zerbitzarien arteko betebehar eta eskubideak...) erakunde sortu berrietan.
 
{{esaera2|Birprodukzioak atzera egiten du; ustiategi asko desorekatuta geratzen dira, eta nekazari zordunak, lehenengo, aziendaren zati bat saltzen hasten dira; gero, ustiategiaren zati bat eta, azkenik, ustiategia bera saltzen dute —zorren ondorioz kartzelaratzen ez dituztenean— eta hirira joaten saiatzen dira. (...) Gizarte-ondorioak tamalgarriak dira: nekazariak astintzen dituen pobretze-prozesu gogorra hasi da, zeinaren froga bat —adierazpen konkretuak aurkitzen baditugu— 1300etik gertatzen den hilkortasun tasaren hazkunde erregularra baiten. (...) [[Izurri Beltza]] ez da istripu bat, testuinguru honetan sartzen den zerbait baizik; testuinguruak ez du bere erasoa justifikatzen, baina ekartzen dituen kalteen larritasuna azaltzen digu.
 
'''[[Guy Bois]] (1981)'''|<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Kondaira|hizkuntza=eu-ES|url=http://www.kondaira.eus/index.php/kondaira/historiaMateriala/testuak}}</ref>.}}