Gurasotasun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
t Assar wikilariak «Gurasotasuna» orria «Gurasotasun» izenera aldatu du, birzuzenketaren gainetik
27. lerroa:
 
'''Neurotoxikoen aurreko esposizioa''' alterazioak eragin ditzazke haurraren neurogarapenaren prozesuetan, eta baita nahasteak ere, ondorioak ekarriz, eta baita, aldaketa sakon eta iraunkorrak ere. Hauek, arreta berezi bat eskatzen dute, kalteak sortu ditzazketen kausak direlako, baina hauek ekiditea posible delako. Ikaskuntza-nahasteak, jokabide eta garapen nahasteak haurrengan, inguruneko faktore (fisiko, kimiko, biologiko, psikologiko eta sozialen) eta faktore genetikoen arteko interakzio konplexuen emaitzak dira, garapen-prozesuaren garai ahulenetan emango liratekeenak.
* ''<u>Familia eta ezagutzaren eta hizkuntzaren garapena</u>''
'''Ikaskuntzako materialak''' bezala ulertzen dira, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan eragin eta prozesua errazten duten material multzoa. Material hauek oso garrantzitsuak eta lagungarriak dira. Kontuan eduki behar dugu adin bakoitzean haurrak helburu batzuk edukiko dituztela, hori dela eta materialaren helburuak ezberdinak izango dira. Material ezberdinak aurkitu ditzakegu: manipulatiboak, inprimaturikoak, audiobisualak....
 
'''Imitazioa''' jaioberrien imitazioarako aurrre jarrereaz eta horrek garapena estimulatzeko gaitasuna da. J. Piageten ustez, sinboloak erabiltzeko gaitasunak, pentsamendu sentsoriomotorraren etapari bukaera eta pentsamendu aurreoperazionalari hasiera ematen dio. Vigotskyren aburuz aldiz, goi mailako funtzio psikikoen maila eskuratzen dute, eta horrek eragingo du funtzio sinbolikoaren garapena, zeinak interakzio sozialerengandik baldintzatua egongo dena.
 
'''Jolasaren estimulazioa''', aktibitate ludikoekin batera joko sinbolikoa indartzeko gaitasuna edukiko dugu. Aktibitate ludikoak beste zenbait ataletan aipatuta dagoen moduan egokituak izan behar dira haurraren adinarekiko. Anai - arreben arteko jolasak eta jolas familiarrak garrantzi handia edukiko dute jolasaren estimulazioan.
 
'''Funtzio sinbolikoaren garapena''', ideiak edo gauzak adierazteko gaitasuna da zenbait modutan besteak beste, eraiketarekin, lengoaiaren, marrazketaren bidez... Garapen kognitibo goiztiarrean garrantzi handia dauka, eta elkarrekintzarekin hobetu ahal da.
 
'''Gogamenaren teoria''', besteen portaerak , ezagutzak, asmoak eta sinesmenak, ulertzeko eta aurreikusteko gaitasuna izango litzateke. Oso garrantzitsua da 2-7 urte bitarteko umeetan egozentrikoak direla ulertzekok eta adinaren arabera hau gainditzen joateko, hainbat ariketa daude. Ezaugarrien artean, pentsamenduari eta buru-egoerari buruzko ezaguerari dagokiona, sinesmen faltsuei dagokiona....
 
'''Funtzio exekutiboak''', garunaren ariketa konplexuak dira, ezinbestekoak planifikatzeko, antolatzeko, zuzentzeko, berrikusteko, erregulatzeko eta ebaluatzeko. Bi taldeetan sailkatzen dira: Kognitiboak ( inhibizioa, lan oroimenam malgutasuna, metakognizioa eta,planifikazioa eta arazoen ebazpena) eta emozionalak ( ekimena, bulkaden kontrola, sariak atzeratu, emozioen kontrola eta jokabideen doikuntza soziala)
 
'''Garapen linguistikoaren estimulazioa''', bi aro desberdinetan banantzen da: Aro prelinguistikoa (0-2 urte) eta aro linguistikoa ( 2 urtetatik aurrera). Hau estimulatzeko hainbat teknika daude, besteak beste, zuzenketa kontingentea, ipuinen irakurtzea eta istorioen narrazioak.
 
'''Heldutasun akademikoaren estimulazioa''', etxekolanetan sostengua ematearen garrantziaren ezagutza. Hauren dudak argitzeko, laguntzan emateko eta denbora eskaintzeko gaitasuna da.
 
== Erreferentziak ==