Hego Euskal Herriko foruak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia {{HezkuntzaPrograma}}
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
130. lerroa:
==== Foru zergak ====
Erregeek eta jauntxoek hartutako zergen desberdinak ziren. Foru zergak bizkaitarrek, arabarrek eta gipuzkoarrek ordaintzen zizkieten beraien foru gobernuei, probintzia bakoitzeko berezko baliabideen bitartez foru sistemak sortzen zituen gastuei aurre egiteko: [[herri-lan]]ak, [[karitate (ongintza)|ongintza]], defentsa, komunikazioak, ordena publikoa, hezkuntza eta administrazioa.
 
=== Aduanak ===
Bi motatako [[aduana]]k bereiz ditzakegu Hego Euskal Herrianː batetik "aduana nagusi" izenekoak, eta, bestetik, aduana txikiak. Lehenak, nagusiak, Hego Euskal Herriak kanpoko erreinuekin zituen mugetan ezarriak ziren, hotx, Nafarroaren eta Aragoiren artekoak batetik, eta Euskal Herria eta Gaztelaren artekoak bestetik ([[Ebro]] ibaiaren barrena, [[Tutera]]tik [[Balmaseda]]raino). Hauexek ziren garrantzitsuenakː [[Salvatierra de Ezca]], [[Zangoza]], Tutera, [[Biana]], [[Gasteiz]], [[Urduña]] eta Balmaseda.
 
Bigarrenik aduana txikiak zeuden, Nafarroak Araba eta Gipuzkoarekin zituen mugetan kokatuak. Hauek ziren aipagarrienakː [[Tolosa]], [[Ordizia]], [[Ataun]] eta [[Segura]], Gipuzkoan; [[Etxarri-Arantz]], [[Lekunberri]] eta [[Lizarra]] Nafarroan; [[Agurain]], [[Bernedo]] eta [[Santa Kurutze Kanpezu]], Araban.
 
Aduanak barnealdean egotearen ondorioz, euskaldunek ez zuten trabarik kostaldetik zetozen produktuez jabetzeko ([[jangai]]ak, [[tabako]]a, [[kakao]]a) nahiz kanporatzeko ([[burdin]]a, [[artile]]a...).
 
Iskanbila gogorrenak XVIII. mendean hasi ziren, Gaztelako gobernuak, barne-merkataritza sustatu nahian, aduanak kostaldera lekuz aldatzea proposatu zuenean. [[Kontraforu]]a izateaz gain, [[herri xume]]ari arazo larria zekarkion erabaki horrek, bizitzeko premiazko zituen gaiak garestitu egiten baitzizkion. Gatazka ugariren ondoren, 1841ean behin betiko kostaldera eraman ziren aduanak.
 
== Foruen abolizioa ==