Al-Azhar meskita: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
Koro (eztabaida | ekarpenak)
16. lerroa:
 
== Eraikuntza ==
Hasieran, [[meskita]] 88 x 70 m-ko laukizuzena zen; erdiko patioan, [[otoitz]] egiteko [[Kaaba]]rantz begiratzen zuten 5 nabe paralelo zituen eta seigarren bat erdian, [[mihrab]]i begira. Hiru kupula zituen eta, patioaren alboetan, hiruna nabe. Islamaren aurreko zutabe eta [[kapitel]]ek eusten zien arkuei.
 
Berehala hasi ziren aldaketak: [[1009]]an, Al Hakim kalifak ([[996]]-[[1021]]) eta, batez ere Al-Hafiz kalifak ([[1130]]-[[1149]]). Azken honek arkuz osatutako galeria berri bat altxatu zuen erdiko patioaren inguruan. Puntadunak dira arku hauek, garaian egin ohi ziren bezala eta ez aurreko [[erdi puntuko arku]]ak bezala. [[Iztuku]]z dekoratu ohi zituzten eta oraindik baditugu haien adibideak.
 
[[Aiubtar leinua]]ren garaian, ostiraleko otoitz-leku izaera galdu zuen, Al Hakim moskitak hartu zuena.
 
[[Mameluko]]en garaian berrikuntza garrantzitsuak egin zituzten. [[1266]]an, Baibars I.a sultanak ([[1260]]-[[1277]]) ostiraleko otoitz-leku izaera itzuli zion berriro. Sarrerako minaretea ere berreraiki zuen eta, [[1303]]an, hiria eraso zuen lurrikarak eragindako kalteak konpondu zituzten.
 
Garai horretan 3 [[madrasa]] ere erantsi zizkioten: Baibars II.ak [[1309]] aldera, Aqbugha emirrak [[1339]] aldera, minarete propioa eraiki ziolarik, eta, hirugarrena, [[1440]]an, Jawhar al-Qanqabairen garaian, ehorzketarako.
 
[[1397]]an, Adh-Dhahran Barquq sultanak minarete berria altxatu zuen, bi aldiz berreraiki behar izan zutena, [[1424]]an bata eta geroago, berriz. Qaitbey sultanak ere ([[1468]]-[[1496|96]]) minarete berria altxatu zuen eta, Qansawh al-Ghawrí sultanak ([[1501]]-[[1516]]) oraindik zutik dirauen [[minarete]] bikoitza eraiki zuen.
 
Otomandarren garaian, [[meskita]]ri beste aldaketa batzuk ere egin zitzaizkion, Abd-ar-Rahman Katkhudaren eskutik gehien bat. [[1753]]an, otoitz-tokiaren anpliazio garrantzitsua egin zion, [[mihrab]] zaharraren atzean luzatuz eta [[mihrab]]a erdian kokatuz.
 
Ondo dekoratutako ate bikoitzaz irekitzen zen fatxada berria ere erantsi zion eta aldaketak egin zizkien beste fatxadei, aldi berean, bere [[mausoleo]] propioa ere altxatuz.
 
{{commonskat}}