Euskal Herriko Erlijio Gerrak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
28. lerroa:
1560an Joana III.ak fede katolikoa ukatu eta protestante bihurtu zen. Hurrengo urtean fede askatasuna eman zuen, baina 1566an bidea eragotzi zion fede katolikoari. 1568an, Lüküzeko jaunak gidaturiko osteek [[Garrüze]]ko gotorlekua inguratu eta preso hartu zuten Marc Larrea kapitain protestantea. Antonio Agaramontarrak [[Donibane Garazi|Donibane-Garazi]] hartu zuen erantzun gisa eta Zuberoako katolikoek, bestalde, [[Montori]]ko herri agaramondarra erre zuten.
 
[[Henrike III.a Nafarroakoa|Henrike printzeak]], Nafarroako Henrike III.a eta Frantziako Henrike IV.a izango zenak, bi alderdietako buruzagi nagusiak bildu eta fede askatasuna onartu eta bakea agindu zuen. Alabaina, Joana III.ak eman zuen barkamenetik kanpo geratu ziren buruzagi katoliko nagusiak (Lüküze, Domintxine eta [[Etxautz gaztelua|Etxauzko jaunak]], beste hogeita zortzi lagunekin batera). Zuberoan,[Axular]]rek ordea,[[Bertrand lanpostuEtxautz|Bertrand publikoetanEtxauz]] zeuden[[Baionako higanoteenelizbarrutia|Baionako aurkakoapezpiku]]ari karguak jaso[[XVII. zituztenmendea|XVII. 1568an berean, [[Pauemende]]raan jozuzendutako zutenhitzaurrean buruzagiere katolikogatzaka nafarrekhorien eta erreginaren barkamena lortu zuten.testigantza dago:
 
{{esaera2|
Nafarroa behereko parte hetan, bertze anhitz lekhutan bezala, lege katolika saindua, iduriz flakatzera, kordokatzera eta erortzera zihoanean, badaki munduak nola zure aita Iauna, bere etxeaz, onez eta biziaz ere kontu guti eginik, ioan zen Donapalaiora, non baitzen orduan Nafarroako Parlamenta. Eta han ausartzia handi batekin, bere bihotz giristino noblearekin, hasi zen, ezpata biluzia eskuan harturik, oihuz, Matatias bat bere denboran bezala, erraiten zuela: Omnis qui habet zelum legis, statuens testamentum exeat post me (2 Mach 2). «Ea giristinoak, giristino izenarekin, izana duzuenak, bertze egiteko guztiak utzirik hurbil zakizkidate, iarraiki zakizkidate eta egiazko legearen eta fedearen mantenatzen eta sostengatzen, lagun zakizkidate». Eta hanbat egin zuen, non bere herria eta ingurunekoak ere, hetan sartzera zihoan eritasunetik begiratu baitzituen. Eta gero handik hartako herraz eta mendekuz bere iauregi ederra erre zioten. Hunelakoak ziren zure aita Iauna eta bai bertze aitzinekoak ere
 
'''Axular (1643)'''|<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Kondaira|hizkuntza=eu-ES|url=http://www.kondaira.eus/index.php/kondaira/historiaMateriala/testuak}}</ref>. Testu osoa irakurtzeko [https://wikisource.org/wiki/Gero/Gomendiozko_Karta Wikisourcen duzu eskuragarri]}}Zuberoan, ordea, lanpostu publikoetan zeuden higanoteen aurkako karguak jaso zituzten. 1568an berean, [[Paue]]ra jo zuten buruzagi katoliko nafarrek eta erreginaren barkamena lortu zuten.
1569. urtean, Henrike III.a Frantziakoak Nafarroa Behereaz, Biarnoz eta Albretekoen lurralde guztiez jabetzea erabaki zuen, [[higanot]]een mendean zeudelako aitzakian. Karlos Lüküzekoaren esku utzi zuen lurralde hauetako gobernua. Katolikoek Zuberoako eta Biarnoko hiri ugari hartu zuten, baina [[Gabriel Montgomerykoa|Montgomeryko kondeak]] gidaturiko armadari ezin aurre eginik, Zuberoara jo zuten atzera eta Donibane-Garazi hartzen saiatu ziren ondoren. Montgomeryko kondearen osteek triskantza handiak eragin zituzten Zuberoan. Lüküzeko jaunak ez zuen etsi eta [[Mauleko gaztelua]] berreskuratu zuen. 1570. urtean Nafarroa Beherea protestanteen esku zegoen eta erabat galtzera utzi zuen fede katolikoa. 1571ean [[Saint-Germaingo bakea]] sinatu zuen [[Katalina Medici]]k, Frantziako erregeordeak, higanotekin eta, horren eraginez, fede katolikoari bidea zabaldu zion Joana Albretekoak bere erreinuan.