Paviako gudua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
18. lerroa:
| galera2 =500: hilak edo zaurituak
}}
'''Paviako gudua''' Espainiaren eta Frantziaren arteko lehen gerrari ([[1521]]-[[1524|1525]]) amaiera eman zion bataila izan zen.
 
== Historia ==
[[1524|1525]]ko urrian, [[Milanerria]] mende hartu nahi zuela, [[Frantzisko I.a Frantziakoa|Frantzisko I.a]] Frantziako erregeak [[Alpeak]] igaro zituen, 50.000 gizonek osaturiko armada ahaltsuaren buru. Antonio de Leyva 7.500 soldadu espainiarrekin [[Pavia]]n babestu zen frantses erregearen ibilbidea oztopatu nahirik, eta negu osoan iraun zuen bertan. Modu horretara, [[Karlos Habsburgokoa|Karlos V.aren]] gudarosteak erasoa antolatzeko denbora izan zuen, [[Fernando de Ávalos|Pescarako markesaren]], [[Karlos III.a, Borboiko dukea|Borboiko dukearen]] eta Karlos Lannoykoa, [[Napoli|Napolesko]] erregeordearen agintaritzapean. [[1525]]eko otsailaren 23an espainiarrek erasoa egin, eta, ondorengo egunean, [[Juan Urbieta]]k eta beste gerlari batzuek Frantziako erregea preso hartu zuten. Hasieran, ez zekiten nor zen, baina, arropengatik, jauntxoren bat izango zela pentsatu zuten. Beren nagusiei esandakoan jakin zuten nor zen atxilotua.
 
Gudu honetan, su-armen ([[arkabuz]]en) nagusitasuna agerian geratu zen lehen aldiz altzairuzko arma luzeen aurrean. Horren ondorioz, gerra-taktikak erabat aldatu ziren. Enperadoreak bakearen baldintzak zuzenean eztabaidatu zituen atxilotuarekin, eta [[1526]]an [[Madrilgo Ituna (1526)|Madrilgo Ituna]] izenpetu zuten biek. Itun horren arabera, Frantziak [[Borgoinako dukerria|Burgundiako dukerria]] eta borboitarren lurralde frantsesak ([[Artois]]) itzuli zituen, eta Italiaren gaineko asmoa ([[Milanerria]], [[Napoli|Napoles]]) alde batera utzi behar izan zuen. Ituna umiliagarria izan zen Frantziarentzat.