«Gizarte rol»: berrikuspenen arteko aldeak

#1lib1ref
(#1lib1ref)
{{lanean|Xabier Cañas}}
 
[[Soziologia]]n, '''gizarte rola''' aktore sozialek gizartean integratuak izateko behar duten jokabidea adierazten du.<ref>[http://www.med.univ-rennes1.fr/sisrai/dico/S653.html {{fr}} Gizarte rolaren definizioa]</ref>. [[Erving Goffman|Goffmanen]] hitzetan, rola da estatus jakin bat lortu duen pertsona batengandik espero den jokabidea.<ref name=":0">{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Soziologia|urtea=1994|abizena1=Paul|izena1=B. Horton|orrialdeak=|orrialdea=110|argitaletxea=Euskal Herriko Unibertsitateko Argitarapen Zerbitzua|ISBN=84-7585-642-X|izena2=Chester|abizena2=L. Hunt}}</ref> Rolen inguruko hainbat teoria desberdin egonagatik, guztiek oinarrizko proposizio batzuk onartzen dituzte:
# Lanaren banaketa sozialak '''posizio espezializatuen''' arteko elkarrekintza forma hartzen du: gizarte rolak.
# Rol horiek gizabanako batengandik (edo erakunde batengandik) '''espero daitezkeen portaerak''' dira, [[Gizarte estatus|estatus sozial]]arekin lotutako [[Funtzio sozial|funtzio]] egikaritzan.
== Rol multzoak ==
 
Estatus sozialek ez dute izaten rol bakar bat, elkar loturik dauden rol sail bat baizik.<ref>{{Cite book|hizkuntza=es|izenburua=Social Theory and Social Structure|urtea=1959|abizena=Merton|izena=Robert|orrialdeak=|orrialdea=369|argitaletxea=Free Press|ISBN=}}</ref> Rol horiek era berean bete daitezke, nahiz eta, zenbaitetan horrek rol gatazkak sor ditzakeen. Adibidez, emazte bat, emazte ez ezik, izan daiteke ere alaba, ama, bizilaguna, ikaslea edo langilea, igandero mezetara doan kristau zintzoa... Rol bakoitzak egokitze modu erabat ezberdinak izan ditzake. Rolak arrakastaz betetzeak ez du halabeharrez multzoko rol guztiak ondo egitea eskatzen, horrek ez baitu estatusa erabat kolokan jartzen; gerta daiteke, adibidez, gizon bat oso aita arduratsua izatea baina ohaide txarra izatea, edota sermolari bikain bat administratzaile txarra izatea.<ref name=":0" />
 
== Rol atxekiak eta lortuak ==