Kapitalismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia {{HezkuntzaPrograma}}
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
35. lerroa:
Kapitalismoa [[Amerikaren aurkikuntza|Ameriketako aurkikuntzarekin]] hasi zela esan daiteke, orduan hasi baitzen Indietako merkataritza. Europak gai landuak eta esklaboak esportatzen zituen eta Ameriketatik bitxiak eta produktu tropikalak inportatzen ziren; horrela hasi zen truke desorekatua eta europarren kapitalen metatzea. Horrela, ''merkataritza kapitalismoa'' sortu zen: eskubide feudalak zituztenek aduana gehiegi jartzen zituzten merkataritzaren kalterako, eta burges pentsamoldea zuten merkatariak, biztanleriaren gehiengoaren laguntzaz, egoera horren aurka altxatu ziren eta industria iraultza sustatu zuten (geroago kapitalismoaren garapenerako garrantzi handia izan zuena). Kapitalismo klasikoaren pentsakera, ekonomiari buruzko erabakiak merkatu askearen pean uztearen aldekoa zen.
 
[[XIX. mendea]]n kapitalismoa ekonomia liberalismo gisa agertu zen, eta [[Ingalaterra]]tik Europako kontinentera zabaldu zen. Orduan azaldu zen enpresen jabeen eta langileen arteko gatazka ere. Nahiz eta garai hartako soldatak apalak izan, irabazien metatze handiak sortzea eta berrinbertsioa errazten zuten, eta beraz berebiziko hazkunde ekonomikoa lortu zen; baina aldi berean, soldata apalegiek kontsumoa asko gutxitzen zuten eta gehiegizko ekoizpenaren lehenengo krisiak sortu ziren.

{{esaera2|Krisialdiaren forma, krisialdi zaharrean edo antzinako krisialdian ez bezala, ez da nekazaritzako produktuen salneurriaren gorakada, industriako prezioen beherakada baizik; horrela, ezinezkoa da bi krisialdi motak nahastea.

[[Pierre Vilar]] (1980)|<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Kondaira|hizkuntza=eu-ES|url=http://www.kondaira.eus/index.php/kondaira/historiaMateriala/testuak}}</ref>.

Mende amaieran, bigarren industria iraultzaz geroztik, kapitalismoak ekonomia askatasuna alde batera utzi zuen eta [[monopolio]]ak sendotzen saiatu zen. Orduan sortu ziren lehen [[trust]]ak eta [[multinazional]]ak. Dirudienez, talde horiek merkatu kolonialetan zuten eragina izan zen [[Lehen Mundu Gerra]] hasteko arrazoi nagusietako bat.
 
Lehen Mundu Gerraren ondoren kapitalismoa guztiz aldatu zen. Nazioarteko merkatuek behera egin zuten, urrearen ordez estatu bakoitzaren dibisa erabiltzen hasi zen, Europak bankaren lidergoa galdu zuen AEBen mesederako eta [[Afrika]]n naiz [[Asia]]n kolonien aurkako matxinadak hasi ziren. Industrian segidan eta kopuru handian ekoizteko metodo berriek (''taylorizazioak'') bultzada handia eman zioten industria kapitalismoari, eta aldi berean langileek zenbait eskakizun betetzea lortu zuen: esate baterako, aseguru sozialak eta lanorduen murrizketa. [[1920]] ondoko urteetan, itxuraz behintzat, oparotasun bat bizi izan zen.