Sobietar Batasuneko historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
76. lerroa:
[[1985]]ean, M. [[Mikhail Gorbatxov|Gorbatxov]] zuzendaritzarako –Alderdi Komunistako idazkari nagusi eta estatu buruzagi goren– izendaturik, herrialdearen bilakabidea errotik aldatu zen. Gorbatxovek berregituratze ([[perestroika]]) eta gardentasun ([[glasnost]]) politikari ekin zion. [[Desestalinizazio]]a sakondu zuen, berriz eman zien hiritartasuna 1966-1988 aldian estatuak horretaz gabetutako hiritar guztiei, eta hainbat erreforma egin zizkion [[konstituzio]]ari (erregimen presidentziala ezarri, alderdien aniztasuna eta alderdi komunistaren nagusitasuna ezabatu, jabetza pribatua).
 
Neurri horien guztien ondorioz, [[1989]]ko martxoan legebiltzarrerako hauteskunde irekiak egin ziren, eta erreformatzaileak eta nazionalistak atera ziren garaile. [[1987]]an desarme nuklearrerako lehen ituna sinatu zuten Estatu Batuekin. 1988an [[Afganistan]]dik atera ziren, [[Txinako Herri Errepublika|Txinarekiko]] hurbilketa jarraitzen zen bitartean. Barnean, antolamendu ekonomikorik ezak merkatu ekonomia ezartzea helburu zuten erreformak trabatzen zituen. [[1991]]ko [[martxoaren 15]]ean alderdiko zenbait kidek antolaturiko estatu kolpea ez zen garaile irten, batez ere B. Ieltsin-ek zuzenduriko erresistentziagatik. Abuztuan bertan Alderdi Komunista desegin zuten. Abenduan [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|SESB]] desegin zen, [[Estatu Independenteen ElkarteaErkidegoa]] sortu zen eta [[Mikhail Gorbatxov|Gorbatxovek]] dimititu zuen. Bitartean, SESB osatzen zuten hainbat herrialdek beren burujabetasuna edota independentzia aldarrikatu zuten.