Sare-neutraltasun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
barne loturak falta ditu wikituta egoteko; eta erreferentziak ere falta ditu
wikitu
1. lerroa:
'''Sare-neutraltasuna''' da erabiltzaileek [[Internet|Interneten]] dituzten eskubideak bermatzea bilatzen duen printzipioa. Zentzu horretan, erabiltzaileek edozein eduki, aplikazio edota zerbitzurako atzipena izatea bilatzen du, beti ere gobernu, enpresa edo administrazioen zentsurarik gabe, baita hornitzaileen filtratze, blokeatze, birbidaltze edo faboratzerik gabe ere.
{{wikitu}}{{erreferentzia falta}}
'''Sare-neutraltasuna''' da erabiltzaileek Interneten dituzten eskubideak bermatzea bilatzen duen printzipioa. Zentzu horretan, erabiltzaileek edozein eduki, aplikazio edota zerbitzurako atzipena izatea bilatzen du, beti ere gobernu, enpresa edo administrazioen zentsurarik gabe, baita hornitzaileen filtratze, blokeatze, birbidaltze edo faboratzerik gabe ere.
 
Printzipio honen arabera, [[Web nabigatzaile|nabigatzaile]] edota operadore batek ezin dizkio sekula sareko eduki zehatz bati trabak jarri, ezta zerbitzu bati fabore-traturik eskaini beste batzuen kalterako. Neutraltasuna babestea ezinbestekoa da Internet aske eta ireki bat lortzeko; izan ere, horren aurka joateak zerbitzu eta webgune berrien hazkuntza oztopa lezake eta aldi berean, monopolioa indartuko luke.
 
Era berean, sare-neutraltasuna aurkako norabidean ere errespetatu behar da. Webgune batean informazioa jartzen duen edonork ezin dio inoiz informazio horretarako sarbidea inori oztopatu, [[Web nabigatzaile|nabigatzaile]], [[Hornitzaile|Internet-hornitzaile]], [[sistema eragile…eragile]]… bat edo beste erabiltzeagatik.
 
=== Sare-neutraltasunaren historia ===
Sarearen neutraltasunaren alde egin zuen lehenengo herrialdea [[Txile]] izan zen, 2010ean hain zuzen. Txileko telekomunikazioen idazkariordeak dekretu bat atera zuen esanez aplikazio zehatz batzuei sarbidea dohain eskaintzea sarearen neutraltasunaren legediaren aurka zihoala; hortaz, praktika hura debekatu zuen. Horrekin batera, lege hartan, erabiltzaileen Interneterako sarbidearekin lotutako beste hainbat eskubide ere babestu ziren.
 
[[Herbehereak]] izan ziren sarearen neutraltasuna babesteko ahaleginak egin zituzten hurrengoak. Arau bat sinatu zuten non debekatzen baitzieten telefonia mugikorren operadoreei zerbitzu zehatz batzuen gaineko tarifa gehigarririk kobratzea.
 
Bestetik, 2012an, Telekomunikazio Komisio Nazionalak araudi bat aurkeztu zuen [[Ekuador|Ekuadorren]], edukiak ausaz faboratzearen aurka, eta handik gutxira, [[Brasil|Brasilek]] berdin egin zuen. Orduz geroztik, azken urte hauetan eztabaida zabalduz joan zen hainbat herrialdetara, eta azkenean [[Europar Batasuna|Europar Batasunak]] ere erabaki zuen nolabait erregulatu behar zuela sarearen neutraltasuna.
 
=== Sare-neutraltasuna Europar Batasunean ===
[[Europar Komisioa|Europar Komisioak]] sarearen neutraltasuna babesteko araudi bat onartu zuen 2015eko udan, eta 2016ko apirilean sartu zen indarrean. Araudi hartako testua oso anbiguoa zenez, BERECek[[:en:Body_of_European_Regulators_for_Electronic_Communications|BEREC]]<nowiki/>ek ([[Europa|Europako]] komunikazio elektronikoen erakunde erregulatzaileak) estatu bakoitzeko erakunde erregulatzaileek legedia nola interpretatu behar duten deskribatzen duen testua kaleratu zuen uda hartan bertan. Testu hura idazteko, BERECek 480.000 ekarpen baino gehiago jaso zituen. Ekarpen horiek sarearen neutraltasunaren eztabaidan parte hartzen duten talde guztietatik jaso zituzten, hala nola kontsumitzaileen elkarteetatik, telekomunikazio-hornitzaileetatik, eduki-konpainietatik ([[Netflix|Netflix,]] [[YouTube|Youtube]], …) edota telefonia mezularitzetatik.
 
=== Sare-neutraltasunari buruzko eztabaida ===
Sare-neutraltasunaren aurrean bi jarrera daude: batetik, horren babesa bilatzen duena, eta bestetik, babes hori ahultzen saiatzen dena.
 
Neutraltasuna defenditzen dutenek sarearen neutraltasunaren aldeko arauak onartu behar direla diote, erabiltzaileen eskubideak babesteko eta Internet libre, berriztatzaile, ez-[[Diskriminazio|diskriminatzaile]] eta [[Monopolio|monopoliorik]] gabekoa izateko. Sare-neutraltasunaren alde daudenen artean, hainbat plataforma eta erakunde daude, baita aro digitalean sortutako hainbat enpresa er, hala nola [[Twitter]], Amazon, Netflix edota [[Tumblr]].
 
Beste aldean, aldiz, hornitzaileak eta telekomunikazio-konpainiak daude, horiek baitira sarearen neutraltasun-ezetik probetxu gehien ateratzen dutenak; adibidez, [[AT&T]], Comcast edota Verizon. Halaber, eduki edo mezularitza-zerbitzu handiak ere multzo honetan sailka daitezke, [[WhatsApp]] esaterako, erabateko monopolioa finkatu nahian baitabiltza. Argudiatzen dutenez, sareen eguneratzeak eta belaunaldi berrietako zerbitzuen sustapenak oztopaturik egoten dira sare-neutraltasunaren eraginez, eta gainera, eduki eta zerbitzuen kalitatea bermatzeko, ezinbestekoa da horiek desberdintzea. Hau da, erabiltzaile batek zerbitzu batengatik ordaintzen badu, zerbitzu horren kalitatea bermatuta izan beharko du.
 
=== Sare-neutraltasunaren atal aipagarrienak ===
30 ⟶ 29 lerroa:
Zentzu horretan, BERECek hainbat irizpide jarri zituen eskaintza horiek telekomunikazio-merkatuan eta erabiltzaileengan duten eragina neurtzeko; baina ez du modu argi batean debekatzen. Toki bakoitzeko agintariek banan-banan ebaluatu beharko dituzte zero motako eskaintzak, bakoitzarentzako erabakia hartzeko.
 
Dena den, hornitzaileen jokabidea ikusita, badirudi maiz aurkeztuko dituztela hartutako erabakiok baliogabetzeko errekurtsoak. Eta errekurtsoak argitu bitartean, eskaintzak legezkoak izaten jarraituko dute hilabete edo urte batzuetan zehar. Hori dela eta, [[Startup|Start-Up]] enpresak ez dira merkatuan sartuko, lehiakortasuna lortzeko zailtasunak bultzatuta, beldurrez.
 
==== Sub-Internet ====
41 ⟶ 40 lerroa:
 
==== Online trafikoaren kudeaketa ====
Atal hau kongestio-egoeran gertatzen den trafikoaren kudeaketan datza. BERECek jasotako dokumentuan zehazten denez, aplikazio batek ezin du jaso besteek baino fabore-tratu handiagoarik. Zentzu horretan, estatu bakoitzeko erakunde erregulatzaileen eskuetan utzi zuen ISPek[[:en:Internet_service_provider|ISP]]<nowiki/>ek sare barnean zer kongestio-kontroleko mekanismo erabiliko duten erabakia hartzeko, beti ere baliabide hau trafikoaren banaketa berdintsua lortzeko erabiltzen den bitartean.
 
Baina zein dira mekanismo horiek? Erakunde erregulatzaile estatalek erabaki beharko dute, eta horretaz interpretazioan dago, hain zuzen ere, eztabaida; alegia, ISPek kongestio-kontroleko hutsunea sareko trafikoa akordio komertzialen bat duten eduki-hornitzaileen alde aldatzeko erabiliko ote duten edo ez.
 
=== Sare-neutraltasuna ez betetzearen adibideak ===
Enpresa askok ez dute sare-neutraltasunaren printzipioa behar den moduan betetzen; batez ere, operadoreek. Three operadorea, adibidez, iragarkiak blokeatzen hasi da sare mailatik. Nahiz eta erabiltzaile batzuentzako erabaki ezin hobea izan, sare-neutraltasunaren aurkako ekintza bat da; izan ere, nahiz eta iragarkiak askotan oso gogaikarriak izan, erabiltzailearen eskubide bat da iragarki horiek ikusi edo blokeatu nahi dituen erabakitzea; horregatik, operadoreak ez luke erabaki hori hartu beharko. Batek daki horrelako aitzakiak direla-eta egunen batean haiei komeni ez zaien edukia ere blokeatzen duten edo ez.
erabiltzaile batzuentzako erabaki ezin hobea izan, sare-neutraltasunaren aurkako ekintza bat da; izan ere, nahiz eta iragarkiak askotan oso gogaikarriak izan, erabiltzailearen eskubide bat da iragarki horiek ikusi edo blokeatu nahi dituen erabakitzea; horregatik, operadoreak ez luke erabaki hori hartu beharko. Batek daki horrelako aitzakiak direla-eta egunen batean haiei komeni ez zaien edukia ere blokeatzen duten edo ez.
 
Operadoreek sare-neutraltasuna aipatutako moduan hausteaz gain, zerbitzu batzuei lasterbideak esleituz ere hausten dute. Lasterbide horiek zerbitzu jakin batzuei beste batzuekiko abantaila ematean dautza. Movistar operadoreak, adibidez, bere enpresako streaming-zerbitzuari (Yomvi) lehentasunak ematen dizkio, eta kanpoko streaming-zerbitzuei (Netflix esaterako) trabak jartzen dizkie ordaindu ezean. Horrela, ba, operadore hori erabiltzen dutenek arazoak dituzte Netflix erabiltzerakoan; operadorearen zerbitzua erabiltzean, ordea, ez.
 
Azken aldian, operadoreek gero eta gehiago erabiltzen duten sare-neutraltasunaren aurka doan beste praktika bat lehen aipatutako zero ratinga da. Orange operadoreak, adibidez, tarifa jakin batean hilabetean 1 [[Gigabyte|GB]] eskaintzeaz gain, Facebook eta Twittererako konexioak eskaintzen ditu, kontsumoan eraginik izan gabe. Hori lortzeko, enpresa horiek ordaindun egiten diote operadoreari, beste enpresekiko lehentasunak izateko. Era horretan, erabiltzaile gehienak zerbitzu horiek erabiltzera ohituko dira, beste zerbitzuekiko lehia deuseztatuz eta neutraltasuna galduz.
 
[[Kategoria:Internet]]