Sare-neutraltasun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialdea sortu
 
tNo edit summary
6. lerroa:
 
=== Sare-neutraltasunaren historia ===
Sarearen neutraltasunaren alde egin zuen lehenengo herrialdea Txile izan zen, 2010ean hain zuzen. Txileko telekomunikazioen idazkariordeak dekretu bat atera zuen esanez ezen aplikazio zehatz batzuei sarbidea dohain eskaintzea sarearen neutraltasunaren legediaren aurka zihoala; hortaz, praktika hura debekatu zuen. Horrekin batera, lege hartan, erabiltzaileen Interneterako sarbidearekin lotutako beste hainbat eskubide ere babestu ziren.
 
Herbehereak izan ziren sarearen neutraltasuna babesteko ahaleginak egin zituzten hurrengoak. Arau bat sinatu zuten non debekatzen baitzieten telefonia mugikorren operadoreei zerbitzu zehatz batzuen gaineko tarifa gehigarririk kobratzea.